EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017015

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Jon Zarate Sesma jauna Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde izendatzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201700392
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Hauteskunde-prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran, Nekane Balluerka Lasa andrea aldarrikatu zuen UPV/EHUko errektore hautetsi gisa; ondoren, UPV/EHUko errektore izendatu zuten, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuaren bidez (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA).
Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 115.2. eta 185. artikuluen bidez eman dizkidaten ahalmenen babesean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jon Zarate Sesma jauna Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde izendatzea.
Bigarrena.– Dagozkion irakaskuntza-eginkizun guztietatik salbuestea.
Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.