EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017015

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Ana Arrieta Ayestaran andrea Gipuzkoako Campuseko errektoreorde kargutik kentzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201700382
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/02/17an argitaratutako 2016/02/12ko IRAGARPENA [201600730]

Behin hauteskunde prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran, Nekane Balluerka Lasa andrea aldarrikatu zuen UPV/EHUko errektorerako hautetsi; ondoren, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuaren bidez, UPV/EHUko errektore izendatu zuten (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA).
Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 183. artikuluaren bidez emandako ahalmenen babesean, honakoa
EBAZTEN DUT:
Ana Arrieta Ayestaran andrea Gipuzkoako Campuseko errektoreorde kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.