EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016014

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita ondoko kontratua formalizatu izana: «2017. urtean zehar, informazio turistikoa emateko zerbitzua Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean, eta Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan heltzen diren pertsonei» (DEC 32/12/16).

Xedapenaren data: 2016-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201700359
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/09/09an argitaratutako 2016/07/27ko IRAGARPENA [201603869]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua,
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEC 32/12/16.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburuaren deskribapena: informazio turistikoa emateko zerbitzua Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean, eta Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan heltzen diren pertsonei.
c) Loteak eta kopurua:
1. lotea: informazio turistikoa emateko zerbitzua Bilboko aireportuan.
2. lotea: informazio turistikoa emateko zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan heltzen diren pertsonei, 2017 urtean.
d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2016ko irailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 172. zenbakia.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 191.300,01 euro, BEZa barne, honela banatuak:
– 1. lotea: 138.300,01 euro.
– 2. lotea: 53.000,00 euro.
5.– Esleipena eta formalizazioa.
a) Kontratua noiz esleitu den: 2016ko abenduaren 16a.
b) Kontratua noiz formalizatu den: 2016ko abenduaren 21a.
c) Kontratista: Bilbao Siglo XXI Empresa de Servicios Turísticos, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa:
– 1. lotea: 120.198,88 euro.
– 2. lotea: 44.165,00 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.