EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016014

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 22koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201700351
Maila: Ebazpena
Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko Erabakiaren bidez, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu sanitarioetako erakundea sortu zen Arabako Osasun Barrutian, eta Santiago Ospitalea eta Txagorritxu Ospitalea zerbitzu sanitarioetako erakundeak kendu ziren.
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera-egiaztapena berritzeko egin den eskaria jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen egiaztapenei buruz Osasuneko sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan xedatzen denarekin bat etorriz (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), ikerkuntza biomedikoa uztailaren 3ko 14/2007 legearen arabera eta Osasun eta Kontsumo Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan egitekoak burutuz (azaroaren 14ko EHAA, 220. zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari egiaztagiria beritzea.
Bigarrena.– Honako pertsona hauek Batzorde horretako kide direla baiestea:
Presidentea: Jesus Larrañaga Garitano, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Presidenteordea: Guillermo Alcalde Bezhold, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Idazkaria: Arantza Sáez de Lafuente Moriñigo, Farmazian Lizentziatua.
Kidea: Felipe Aizpuru Barandiarán, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Iciar Alfonso Farnós Farmakologo Klinikoa.
Kidea: María Teresa Audicana Berasategui, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: María Teresa Bacigalupe Artacho, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Marianela Hernández López, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Andrés Canut Blasco, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Carlos Egea Santolalla, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Estíbaliz Cristobal Dominguez, Erizaintzako Unibertsitate Diplomaduna.
Kidea: Carmen Gistau Torres, Erizaintzako Unibertsitate Diplomaduna.
Kidea: Ana Gonzalez-Pinto Arrillaga, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Javier Martínez Gorostiaga, Farmazian Lizentziatua.
Kidea: Carlos Martínez Martínez, Farmazian Lizentziatua.
Kidea: Iratxe Salcedo Patxeko, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Arturo Pinedo Roa, Zuzenbidean Lizentziatua.
Kidea: Yolanda Pérez Jiménez de Aberasturi, Erizaintzako Unibertsitate Diplomaduna.
Kidea: Ernesto Pérez Persona, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.
Kidea: Pascual Jover Laguardia, Zuzenbidean Lizentziatua.
Hirugarrena.– Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoei dagozkien zereginak burutu ahal izan ditzaten, ondoren aipatuko den esparruko zentroetan erabilgarri dauden baliabideak eta osasun-baliabideak banatzeko modua aintzakotzat hartuta, hemen zehaztutako hauxe izango da Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak jarduteko esparru geografiko eta instituzionala:
– Arabako Unibertsitate Ospitalea, Santiago egoitza.
– Arabako Unibertsitate Ospitalea, Txagorritxu egoitza.
– Lezako Ospitalea.
– Arabako Ospitale Psikiatrikoa.
– Arabako Osasun Barrutian, Osasun Mentaleko ospitalez kanpoko zerbitzu guztiak.
– Arabako Osasun Barrutian, ospitaleetako zein ospitalez kanpoko zentro pribatu guztiak.
– Olagibeleko espezialitatea-zentroa.
– Arabako Osasun Barrutian, Familiei laguntzeko zentroak eta lehen mailako arretarako zentro publikoak.
– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) Arabako Osasun Barrutian dituen zentroak.
Laugarrena.– Batzorde horrek honako zehaztasun hauek bidali beharko dizkio Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, gordailatzeko eta argitaratzeko: berariaz nolako lan-prozedurak erabiliko dituen jardunean, bilerak zenbatero egingo dituen, eta, aurretiaz erabakitakoari jarraituz, erantzunak emateko gehienez erabiliko duen denbora-tartea. Horretaz gainera, indarreko legeriaren arabera Osasun Ministerioko Zerbitzu Sozialak eta Berdintasunari igorri beharreko jakinarazpenak ere eskatuko zaizkio, izapideak egin ahal izateko.
Bosgarrena.– Ebazpen honen bidez emandako egiaztapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unean bertan sartuko da indarrean, eta bere iraunaldia hiru urtekoa izango da; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu egin ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Erabaki hori Osasun Ministerioko Zerbitzu Sozialak eta Berdintasunari jakinaraziko zaio.
Batzordearen betekizunetan, baldintzetan edo osaeran gerta litezkeen aldaketa guztien berri jakinarazi behar zaio Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari; betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzan edota Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazioko Zuzendariaren ordez, apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuko xedapen gehigarriko b) letrak ezarritako araubidea aplikatzen da, han ezartzen baita zein den Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala.
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria,
MARÍA AGUIRRE RUEDA.