EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016014

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 19koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Lasarte-Oriako (Donostia etorbidea 5) Eraikin adimendunen garapen iraunkorrerako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izendatzen baita baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde, espezialitate dorre-garabien operadoreen espezialitaterako.

Xedapenaren data: 2016-12-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201700347
Maila: Ebazpena
Espediente-zenbakia: SEG/033/2016.
AURREKARIAK
1.– 2016ko azaroaren 11n, Lasarte-Oriako Eraikin adimendunen garapen iraunkorrerako LHII erakundearen ordezkariak eskabidea aurkeztu du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzan, baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde gisa homologa dezaten, espezialitate honetarako:
– Dorre-garabien operadoreentzako 200 orduko ikastaroa.
2.– Eskatzaileak espedienteari agiriak erantsi dizkio segurtasun industrialaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan xedatutako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, hauek batez ere:
– Erakundea identifikatzeko datuak; Gipuzkoako Lurralde Historikoan dago haren egoitza: Donostia etorbidea 5, Lasarte-Oria.
– Erakundeak behar diren prestakuntza-ekintzak emateko dituen giza baliabideen deskribapena.
– Garatu beharreko ikastaroaren zehaztapenak: gaiak, eremu eta baliabide materialak, makinak, antolamendua eta aurreikusitako programa.
3.– Aurkeztutako agiriak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek aztertu ondoren, 2016ko azaroaren 18an erakunde eskatzailearen instalazioak ikuskatu, eta, 2016ko azaroaren 21ean, aldeko txostena egin du Industria eta Energia Administrazioko teknikariak.
Espedientea ebazterakoan, erreferentzia hauek egin eta kontuan hartu behar dira:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2.– Segurtasun industrialaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera izapidetu da espedientea.
3.– Egiaztatuta dago Lasarte-Oriako Eraikin adimendunen garapen iraunkorrerako LHII erakundeak badauzkala 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan adierazitako instalazioak, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan daudela.
4.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan xedatutako betetzeko xedez, erakunde eskatzaileak ikastaroei, gaiei, metodologiari, antolamenduari eta ebaluazio-sistemei buruzko behar beste agiri aurkeztu du, eta behar bezala egiaztatu du badauzkala ikastaro horiek emateko behar diren giza baliabideak.
Aurreko legezko arauak eta aplikatu beharreko xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Lasarte-Oriako Eraikin adimendunen garapen iraunkorrerako LHII erakundea baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde izendatzea espezialitate honetarako:
– Dorre-garabien operadorea, 200 orduko ikastaroa.
2.– Ebazpen honetako baimena izateko, ezinbestean bete behar dira eskabidean bertan adierazitakoak.
3.– Inskriba dezatela Lasarte-Oriako (Donostia etorbidea 5) Eraikin adimendunen garapen iraunkorrerako LHII erakundea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakundeen Erregistro Berezian, eta erregistro-zenbaki hau eman: BPPEB. A-120.
4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.