EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016014

3416/2016 EBAZPENA, 2016ko abenduaren 23koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Pedro Manuel Gamboa Setién jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Alergologiako atal sanitarioko buru, lau urteko epe luzagarri baterako.

Xedapenaren zenbakia: 201603416
Xedapenaren data: 2016-12-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201700338
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/08/04an argitaratutako 2016/06/07ko 201602172 EBAZPENA

Ekainaren 7ko 2172/2016 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Alergologiako atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Balorazio-batzordea aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Pedro Manuel Gamboa Setién jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Alergologiako atal sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Pedro Manuel Gamboa Setién jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Alergologiako atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera izango du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat, eta data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2017ko urtarrilaren 9a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak epe hori amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren 6. zenbakian aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari eta Bilbo-Basurtu ESIari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2016ko abenduaren 23a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari kudeatzailea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.