EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017014

18/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201700018
Xedapenaren data: 2017-01-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201700334
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulua.– Juan Jose Borja Belandia Fradejas jauna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusi izendatzea.
Artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko urtarrilaren 17an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.