EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016013

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 421/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-12-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201700313
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 421/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Ieda De Oliveira Campos.
Abokatua: Jose Javier Irureta Fonseca.
Prokuradorea: Garikoitz Aldama Lopez.
Demandatua: Ricardo Neri Souza.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Nik, Isabel Langara Garcia Echavek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau:
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, goian aipaturiko 421/2016 prozedura bideratu da ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz, zeinaren autoetan 509/2016 epaia baita 2016-12-07an; interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bulego judizial honetan.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4710). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Ricardo Neri Souza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko abenduaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.