EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016013

EDIKTUA, 1264/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201700312
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1264/2012 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Construcciones y Reformas Andrasa, S.L.
Abokatua: Unai Esquibel Muñiz.
Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.
Demandatua: Maria Begoña Uña Arechinolaza, Bartolome Merino Merino, Maria Carmen Senarriaga Prada, Enrique Peña Peña, Jose Garcia Linares, Tomas Ruiz Fidalgo, Elias Sedano Hoyuelos, Marina Garcia Martinez, Natividad Busto Reaola, Eva Maria Salcedo Perez de Obanos, Antonio Torrado Ferreira, Aurelio Sedano Vallejo, Maria Angeles Prieto Moslares, Maria Angeles Aguirre Estrada, Felicitas De La Cruz Pascual, Araceli Sainz Diez, Maximo Varela Vazquez, Maria Luisa Rodriguez Martinez, Maria del Carmen Llama Provedo, Edelmiro Varela Rigueira, Ana Luque Pedregosa, Maria del Carmen Gonzalez Doce, Maria Teresa Abajo Soler, Maria Carmen Berasategui Echevarria, Cenigarciar Servicios de Gestión, S.L., Rebeca Del Collado Rodriguez, Maria Isabel Merino Aguirre, Jorge Ricardo Pernas Sal, Bernabe De La Torre Veganzores, Julia Bustamante Cano, Epifanio Diez Ruiz, Amalia Peña Fernandez, Victor Fernandez Gonzalez, Miguel Millan Vera, Maria Agustina Susin Gordillo, Saioa Barredo Canales, Juan Luque Porcuna, Benidorm 6-ko Jabeen Erkidegoa (Bilbao), Del Cura Rodriguez, S.L., Maria Rosa Pellon Villate, Carmelo Ortiz Calzada, Garikoitz Mota Benavides, Antonia Arias Rosado, Sergio Sobrino Fernandez, Edmundo Jose Maria Enriquez Obregon, Vicente Gastañaga Arteta, Maria Angeles Egusquiza Fano, Maria Teresa Hermida Calabor, Aloña Goiburu Jauregui, Nagore Zuazo Corral, Nicanor Alcifa Casillas, Amaia Lartategui Yustos, Jose Luis Ibañez Azpitarte, Iñaki Sobrino Fernandez, Alberto Diez Lopez de Castro, Manuel Cano Gandara, Andres Luis Fernandez Seco, Eladio San Martin Rivas, Dolores Balado Garcia, Alsira Portela Salgueiro, Ivan Manrique Goicoechea, Maria Alsira Barrio Edreira eta Irene Gutierrez Arce.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-05ean. Hona hemen epaitza:
Partez baiesten dut Patricia Lanzagorta auzitegietako prokuradoreak Construcciones y Reformas Andrasa SL-ren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Bilboko Benidorm kalea 6-ko Jabeen Erkidegoaren aurkakoa, eta, beraz, erkidego hori kondenatzen dut 54.245,05 euro (partez libratua) eta 2012ko urriaren 19tik gaur arte sortutako legezko interesak ordaintzera. Eta ateratzen den zenbateko horrek demandatzaileari guztia ordaindu artean sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta. Ez da kostuetarako kondenarik ezartzen. Honako hauek kondenatzen dira, subsidiarioki eta era mankomunatuan –partaidetza kuotaren arabera–, JHLren 22. artikuluan ezartzen den eran: Maria Teresa Abajo Soler, Saioa Barredo Canales, Garikoitz Mota Benavides, Maria Angeles Aguirre Estrada, Bartolome Merino Merino, Maria Isabel Merino Aguirre, Alsira Portela Salgueiro, Maria Agustina Susin Gordillo, Miguel Millan Vera, Aloña Goiburu Jauregui, Eladio San Martin Rivas, Dolores Balado Garcia, Maria Teresa Hermida Calabor, Ivan Manrique Goicoechea, Maria Begoña Uña Arechinolaza, Maria Alsira Barrio Edreira, Vicente Gastañaga Arteta, Maria Angeles Egusquiza Fano, Maria del Carmen Gonzalez Doce, Aurelio Sedano Vallejo, Eva Maria Salcedo Perez de Obanos, Maria Carmen Senarriaga Prada, Jorge Ricardo Pernas Sal, Amalia Peña Fernandez, Enrique Peña Peña, Nagore Zuazo Corral, Maria Luisa Rodriguez Martinez, Natividad Busto Reaola, Alberto Diez Lopez de Castro, Felicitas De La Cruz Pascual, Irene Gutierrez Arce, Rebeca Del Collado Rodriguez, Victor Fernandez Gonzalez, Juan Luque Porcuna, Ana Luque Pedregosa, Amaia Lartategui Yustos, Marina Garcia Martinez, Maria Rosa Pellon Villate, Araceli Sainz Diez, Iñaki Sobrino Fernandez, Sergio Sobrino Fernandez, Andres Luis Fernandez Seco, Maria Angeles Prieto Moslares, Edmundo Jose Enriquez Obregon, Cenigarciar Servicios de Gestión, S.L., Del Cura Rodriguez, S.L., Bernabe De La Torre Veganzones, Nicanor Alcifa Casillas, Epifanio Diez Ruiz. Ez da kosturik ezartzen.
Partez baiesten dut Marta Arruza Doueil auzitegietako prokuradoreak Bilboko Benidorm kalea 6-ko Jabeen Erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, eta, beraz, Construcciones y Reformas Andrasa SL kondenatzen dut 10.071,98 euro eta 2012ko abenduaren 21etik gaur arte sortutako legezko interesak ordaintzera. Eta ateratzen den zenbateko horrek demandatzaileari guztia ordaindu artean sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.
Bernabe De La Torre Veganzones, Epifanio Diez Ruiz eta Nicanor Alcira Casillas demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.