EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016013

AGINDUA, 2016ko abenduaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren estatutuetako 1., 2., 12., 13., 14., 15., 16., 18., 19., 35. eta 36. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-12-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201700301
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2016ko azaroaren 9an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, hain zuzen ere Hobetuz – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren estatutuetako 1., 2., 12., 13., 14., 15., 16., 18., 19., 35. eta 36. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa horiek egitea 2016ko irailaren 7an erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Aldatu diren artikuluak goian aipatutakoak dira, eta, aldaketa horiekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Lege berrira egokitu nahi da (ekainaren 2ko 9/2016 Legea); bestalde, aldaketa horien xedea da 2016ko uztailaren 27an Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia gauzatzea, 2016ko azaroaren 22koak aldatu zuena. Erabaki horren bidez, fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko fundazio batean transformatzeko baimena ematen da; horretarako, erakundea arautzen duten estatutuak erakundeari aplikatzekoa zaion araudian ezarritako betekizunetara egokitzen dira.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan; horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hobetuz – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren (Bilbao, Bizkaia) estatutuetako 1., 2., 12., 13., 14., 15., 16., 18., 19., 35. eta 36. artikuluetan egin diren aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Fundazioaren Patronatuak 2016ko irailaren 7an erabakitakoaren arabera, agindu honen data duela, betiere 2016ko azaroaren 8an Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2132).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 9a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.