EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016012

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-inkesta egiteko» zerbitzuak kontratatzeko lizitazioarena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-12-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201700292
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko otsailaren 9a arte.
d) Espediente-zenbakia: 36/2017-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-inkesta egitea.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: inkestatzen diren pertsonen etxeetan eta enpresa esleipendunaren instalazioetan egingo dira inkestak.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 13 hilabete.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 79315000-5.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: bai, ikus karatularen 30.2 puntua.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 305.785,12 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 305.785,12 euro, gehi 64.214,88 euro BEZarenak. Guztira (BEZa barne): 370.000,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 9a, 10:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1-4. Lakua II.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik, AKZLren karatularen 28.6 klausulan ezarritako baldintzetan.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: «B» gutun-azala irekitzea –eskaintza ekonomikoa– eta «C» gutun-azala irekitzea –eskaintza teknikoa–.
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua:
«C» gutun-azala: 2017ko otsailaren 17a, 11:00ak.
«B» gutun-azala: 2017ko otsailaren 23a, 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2016ko abenduaren 29a.
12.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 29a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.