EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016012

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko dena.

Xedapenaren data: 2016-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201700277
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/01ean argitaratutako 2016/06/30reko AGINDUA [201602862]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 30eko Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du (2016ko uztailaren 1eko EHAA, 125. zk.).
Aipatutako 2016ko ekainaren 30eko Aginduaren 12. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jarraian aipatzen diren eskatzaileei dagozkien diru-zenbatekoak ematea liburutegi sortu berriak funtsez hornitzeko.
Bigarrena.– Diru-laguntza ukatzea liburutegi sortu berriak funtsez hornitzeko udal hauek aurkeztutako eskaerei, ez baitira liburutegi sortu berriak: Ezkio-Itsaso, Pasaia, Kortezubi, Ortuella, Valle de Trápaga-Trapagaran, Legutio, Amurrio, Berrobi, Bidania-Goiatz, Errenteria, Bastida, Urduña eta Zuia.
Hirugarrena.– Eranskinean azaltzen diren udal eta erakundeei han adierazten diren diru-kopuruak ematea (647.000,00 euro, guztira) liburutegiko funtsak berritzeko.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.