EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016012

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 19koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko dena. Helburua da zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea Ortuella-Retuerto 1 eta 2 eremuaren inguruan, 132 kV-ko linea elektrikoa, Ortuellako, Valle de Trápaga-Trapagarango eta Barakaldoko udal-mugarteetan.

Xedapenaren data: 2016-12-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201700271
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/10/05ean argitaratutako 2016/09/14ko IRAGARPENA [201604220]

Erref.: L-720 GHC/TLE
Esp.: 48-AT-I-2016-07
AURREKARIAK
1.– 2016ko maiatzaren 13an, Iberdrola Distribución Electrica, SAU enpresak, Erandioko Axpeko Erribera 5 zk.an helbideratua, eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikokoa dela deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ondorioz. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.
2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, aipatutako eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko urriaren 4ko BAOn, 2016ko urriaren 5eko EHAAn eta 2016ko urriaren 5eko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.
3.– 2016ko irailaren 28an, Ortuellako, Valle de Trápaga-Trapagarango eta Barakaldok Udalei ofizioa bidali zitzaien, aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko ediktu-oholean jar zezaten; Ortuellako Udalaren kasuan, 2016ko azaroaren 24an berriro bidali zitzaion.
4.– Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA)
2.– Aipatutako Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen xedeetarako, baita dagokion bide-zorraren ezarpena eta jarduketa ere, legearen 56. artikuluan, eta nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan, aipatutako berehalako okupazio beharrari buruzko adierazpena inplizituki daramalarik.
3.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan (2013-04-24ko EHAA) emandako eskumena baliatuta (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko lehendakariaren azaroaren 24ko 24/2016 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau
EBAZTEN DU:
Deklaratzea, zehazki, onura publikokoa dela «Ortuella-Retuerto 1 eta 2 zto.» izendatutako 132 kV-ko linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati hauetan banatuta:
ST Ortuella – AP.4 A/S aireko tartea: 635 m
AP.5 A/S aireko tartea: 49070 m
Linea zirkuitu bikoitzekoa da, eta aireko tartean instalatutako eroalea aluminio-altzairuzkoa (LA-380), eta 381 mm
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita; hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.