EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017012

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 9koa, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarena, giza eskubideen urraketen biktima-deklarazioa egiteko eskaera-eredu arautua onartzen duena, uztailaren 28ko 12/2016 legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-01-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201700269
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/06/19an argitaratutako 2012/06/12ko 201200107 DEKRETUA
  • Ikus 2016/08/10rean argitaratutako 2016/07/28ko 201600012 LEGEA

Uztailaren 28ko 12/2016 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du, lege hori indarrean sartzen denetik aurrera, hamabi hilabeteko ezohiko epea irekitzen dela, ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuak jasotako baldintza guztiak bete arren, errekonozimendua eta erreparazioa eskatu ez dituzten edo epez kanpo eskatu dituzten pertsonentzat (2016ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.).
Zehatz-mehatz, ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuak arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960ko urtarrilaren 1etik 1978ko abenduaren 28ra, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko prozedura, eta betekizunak ezarri zituen (2012ko ekainaren 19ko EHAA, 119. zk.).
Lege hori indarrean dago EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik, hau da, abuztuaren 11tik. Hortaz, laguntzeko, eskaera-eredu arautua egin da, ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuak jasotako baldintza guztiak bete arren, errekonozimendua eta erreparazioa eskatu ez dituzten edo epez kanpo eskatu dituzten pertsonek eskaera legean ezarritako ezohiko epean egin ahal dezaten.
Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak 19. artikuluan zehaztutakoari lotuta, uztailaren 28ko 12/2016 Legearen azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoarekin bat etorrita, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia baimenduta dago lege hori garatzeko behar adina ebazpen emateko.
Azaldutako guztiagatik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea giza eskubideen urraketen biktima-deklarazioa egiteko eskaera-eredu arautua, uztailaren 28ko 12/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera. Eredua eskuragarri egongo da euskadi.net egoitza elektronikoan:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/12/2016-legea/
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 9a.
Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia,
JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.