EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017011

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Hezkuntza eta zientzia» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Xedapenaren data: 2017-01-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201700231
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/06/02an argitaratutako 2016/05/24ko AGINDUA aldatzen du [201602358]
  • 2016/08/01ean argitaratutako 2016/07/15eko AGINDUA aldatzen du [201603412]

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Hezkuntza eta zientzia» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko uztailaren 15eko Aginduak lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera aldatu zuen.
Balorazio-batzordea aldatu beharra sortu denez, beste izendapen batzuk egiten dira lehen izendatu zirenak ordezteko.
Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aipatutako legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Aranzazu Echevarria Olea andrea kide titular izendatzea, Vicente Francisco Esparza Pujana jaunaren ordez.
Bigarrena.– Juan Jose Agirrezabala Mantxola jauna kide titular izendatzea, Jose Miguel Aguirregabiria Aguirre jaunaren ordez.
Hirugarrena.– Blanca María Guerrero Ocejo andrea ordezko kide izendatzea, Josu Mirena Zubero Olaechea jaunaren ordez.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 4a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.