EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016010

EBAZPENA, 2016ko urriaren 28koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak 12/2016 Legea dela-eta hartutako Erabakia (12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa).

Xedapenaren data: 2016-10-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201700207
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/08/10rean argitaratutako 2016/07/28ko 201600012 LEGEA

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak 12/2016 Legea dela-eta hartutako erabakia (12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 28a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA-BATZORDEA
Erabakia, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak 12/2016 Legea dela-eta hartutakoa (12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa).
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako erabaki hau hartu du:
1.– 12/2016 Legea dela-eta sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioei ekitea (12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean arrazoi politikoengatiko indarkeriaren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateari buruzkoa).
2.– Lan-talde bat izendatzea, Bitariko Lankidetza Batzordeari irtenbide egoki bat proposatzeko.
3.– Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2016ko urriaren 26a.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,
CRISTOBAL MONTORO ROMERO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.