EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2016009

IRAGARKIA, Bansabadell Previsión, EPSV Individual partez zatitzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201700201
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2002 Legeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 17.6 eta 19.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten da Bansabadell Previsión, EPSV Individual erakundeak 2016ko ekainaren 1ean egindako batzar orokorrean partez zatitzea onartu zuela, Bansabadell Previsión Empresas, EPSV de Empleo erakundearen alde, erakunde sortu berri onuraduna baita; zatiketa hori 2016ko maiatzaren 6ko zatiketarako proiektu komunean ezarritako eran egingo da.
Zatiketak dakar Bansabadell Previsión, EPSV Individual partez zatitzea (zatitzeak 2016ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak) eta ondarearen zati bat osorik eskualdatzea Bansabadell Previsión Empresas, EPSV de Empleo erakundearen alde. Ondare horrek unitate bat osatzen du eta «BG Previsión Empleo, Plan de Previsión Social de Empleo» izeneko gizarte-aurreikuspeneko planaren (enpleguko modalitatea) ondarea da; Bansabadell Previsión Empresas, EPSV de Empleo erakundeak oinordetza unibertsal bidez eskuratu du ondare hori, eta Bansabadell Previsión, EPSV Individual erakundearen eskubide eta obligazio guztietan subrogatzen da.
Donostia (Gipuzkoa), 2016ko azaroaren 30a.
Bansabadell Previsión, EPSV Individual eta Bansabadell Previsión Empresas, EPSV de empleo erakundeen gorbernu batzordeko lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER VALLE T-FIGUERAS.