EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017009

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Metroaren 3. lineako geltokiak, trenbide-azpiegiturak eta Artxandako tunel berria erabilgarri jartzeko garbiketa-zerbitzuaren lizitazioa iragartzeko.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2017-01-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201700189
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Bilboko Metroaren 3. lineako geltokiak, trenbide-azpiegiturak eta Artxandako tunel berria erabilgarri jartzeko garbiketa-zerbitzua.
c) Burutzapen/entrega tokia: Bizkaiko Lurralde Historikoa.
d) Burutzapen/entrega epea: hilabete (1).
e) Luzapenik: ez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena zenbait esleipen-irizpideren arabera. Irizpide objektiboak: proposamen ekonomikoaren balorazioa (balorazioa 0 eta 60 puntu bitartean). Irizpide subjektiboak: proposamen kalitatea (balorazioa 0 eta 20 puntu bitartean), lanen garapenerako metodologia (balorazioa 0 eta 10 puntu bitartean) eta ingurumen irizpideak (balorazioa 0 eta 10 puntu bitartean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Kontratuaren aurrekontua: laurehun eta laurogeita bi mila (482.000,00) euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarearen webgunea. Esteka: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko web-orrian. Esteka: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Testu librea: P20015853).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko otsailaren 16ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al den: ez.
9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren plegua emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 2a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.