EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016006

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Aginduaren babesean aurkeztutako Euskadiko Antzoki Sarearen dantza-zirkuituan parte hartzen duten dantza-konpainientzako diru-laguntzak erabakitzen dituen erabakiaren berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2016-12-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201700092
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/11n argitaratutako 2016/03/23ko AGINDUA [201601505]

AURREKARIAK
1.– 2016ko apirilaren 11n argitaratu zen EHAAn 2016ko martxoaren 23ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Antzoki Sarearen dantza-zirkuituan parte hartzen duten dantza-konpainientzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
2.– Aipaturiko aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Horiek horrela izanda,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.