EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017006

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzen ari diren zenbait jarduerei dagokien ingurumen-baimen bateratua berrikusteko aurkeztu diren zenbait proiektu.

Xedapenaren data: 2017-01-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201700091
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2009/06/25ean argitaratutako 2008/04/30reko EBAZPENA [200903705]
  • Ikus 2009/08/14an argitaratutako 2008/04/25eko EBAZPENA [200904602]
  • Ikus 2010/09/09an argitaratutako 2008/05/20ko EBAZPENA [201004153]
  • Ikus 2012/12/14an argitaratutako 2008/05/08ko EBAZPENA [201205598]

Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea, eta, hau posible ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.
Beste alde batetik, legearen 25. artikuluak baimena eguneratzeko baldintzak ezartzen ditu. Horrela, instalazioan burutzen den jarduera nagusiarentzako eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorioak argitaratu ostean, lau urteko epemugan eskumena duen administrazioak baimenak baldintza horiek eguneratu direla ziurtatu behar izango du. Beraz, beharrezkoa izanez gero baimeneko baldintza guztiak aldatuko dira bete beharreko eta eskuragarri diren teknika hoberenekin bat egiteko.
2013ko apirilaren 9an, Europar Komisioaren 2013ko martxoaren 26ko Erabakia argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu porlana ekoizteko jarduerarako. Erabakia Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/UE emisio industrialentzako Zuzentarauak ezarritakoaren arabera garatzen da (2013/163/UE Erabakia).
Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresak, kokatzen dira eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorio dokumentuen aplikazio-eremuan.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen diren ebazpen honen eranskinean agertzen diren jarduerei dagokien ingurumen baimen bateratua berrikusteko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri beharra dago.
Hauek ikusirik: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa babestekoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Poluzioa prebenitzeko eta kontrolerakoa, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatua; Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duen eta Poluzioa Prebenitzeko eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2012 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua; 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakinen eta kutsatutako lurzoruena; 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta, oro har eta bereziki, aplikagarri den beste legedia, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ingurumenaren baimen bateratua berrikusteko eranskinean agertzen diren zenbait proiektuak jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.
2. artikulua.– Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).
Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektuak dagokien udaletara bidaliko dira, jendaurrean jartzeko epean horiek erakusteko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 9a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.
ERANSKINA
INGURUMEN-BAIMEN BATERATUA BERRIKUSTEA