EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016003

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zer erakundek jasoko dituzten diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntza emateko. Diru-laguntza horietarako 2016ko deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen 2015eko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez.

Xedapenaren data: 2016-12-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201700041
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/31n argitaratutako 2015/12/30reko EBAZPENA [201505530]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntza emateko diru-laguntzetarako 2016ko deialdiaren 12.7 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein diren erakunde-onuradunak eta zenbat diru emango zaien. Deialdi hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2015eko abenduaren 30eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko zer erakunderi emango zaizkien diru-laguntzak 2016ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntza emateko, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia eta onuradun bakoitzari emandako zenbatekoa (ikusi ebazpen honen eranskina). Diru-laguntza horietarako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2015ko abenduaren 30eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2015eko abenduaren 31ko EHAA, 249. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.