EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016003

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 28koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, Jone Lauzurica Bajok kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beka bati uko egitea onartzen duena eta ordezko bat izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201700039
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/23an argitaratutako 2016/11/28ko EBAZPENA [201605501]

Kanpo Harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko ekainaren 30eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bitartez, kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beken deialdia egin zen, 2016-2017rako.
Kanpo Harremanen Zuzendariaren 2016ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez esleitu ziren aipatutako bekak, horietako bat Jone Lauzurica Bajo andreari esleitu zitzaion, eta Vitoria-Gasteiz zuen lantokia, 12 hilabeterako.
Jone Lauzurica Bajok uko egin dio bere bekari, beraz Guillermo Pérez Barragán aukeratua izan da, ordezko gisa, aurreko paragrafoan aipatutako esleipen ebazpenarekin bat eginez.
Horregatik guztiagatik, eman zaizkidan eskumenekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko esleitu zitzaion bekari Jone Lauzurica Bajok egindako ukoa onartzea.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan aipatutakoaren ordez, Guillermo Pérez Barragán izendatzea ordezko gisa.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta berorren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izan dute Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera hilabeteren epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016 abenduaren 28a.
Kanpo Harremanetarako zuzendaria,
LEYRE MADARIAGA GANGOITI.