EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016003

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 27koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, Hegoi Belategui Pumar-ek kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beka bati uko egitea onartzen duena eta ordezko bat izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-12-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201700038
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/23an argitaratutako 2016/11/28ko EBAZPENA [201605501]

Kanpo Harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Kanpo Harremanen idazkari nagusiaren 2016ko ekainaren 30eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bitartez kanpo harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko beken deialdia egin zen, 2016-2017rako.
Kanpo Harremanen Zuzendariaren 2016ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez esleitu ziren aipatutako bekak, horietako bat Hegoi Belategui Pumar jaunari esleitu zitzaion, eta Txileko Santiago zuen lantoki, 12 hilabeterako.
Hegoi Belategui Pumar-ek uko egin dio bere bekari, beraz Maider Ugarte Garbizu aukeratua izan da, ordezko gisa, aurreko paragrafoan aipatutako esleipen ebazpenarekin bat eginez.
Horregatik guztiagatik, eman zaizkidan eskumenekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanen alorrean profesionalak espezializatzeko esleitu zaion bekari Hegoi Belategui Pumar-ek uko egin dio eta uko egite hori onartzea.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan aipatutakoaren ordez, Maider Ugarte Garbizu izendatzea ordezko gisa.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izan dute Kanpo Harremanen idazkari nagusiaren aurrean jakinarazpena eman eta biharamunetik aurrera hilabeteren epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016 abenduaren 27a.
Kanpo Harremanetarako zuzendaria,
LEYRE MADARIAGA GANGOITI.