EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016002

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, musika, arte eszenikoak eta ikus entzunezkoak sustatzen diharduten pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuek euskararen eremu geografikotik kanpo 2016. urtean antolatutako merkatu, azoka, edo gertaera profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen zuzkidura osoa aldatzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-12-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201700026
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/06/30rean argitaratutako 2016/06/17ko EBAZPENA aldatzen du [201602832]

AURREKARIAK
1.– Ekainaren 30ean, argitara eman zen EHAAn Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ekainaren 17ko Ebazpena, euskararen eremu geografikotik kanpo musika, arte eszenikoak eta ikus entzunezko merkatu, azoka, edo gertaera profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
2.– Ebazpen horretako 4. artikuluan finkatu zen deialdi honetarako gehieneko diru-zuzkidura 65.000 eurokoa izango dela, honela banatuta modalitateka:
a) Ikus-entzunezkoetarako, berrogeita bost mila (45.000) euro.
b) Musikarako, hamar mila (10.000) euro.
c) Arte eszenikoetarako, hamar mila (10.000) euro.
3.– Lehen xedapen gehigarriaren arabera, 4. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da eta aldaketa horren berri EEIko zuzendariaren ebazpen bidez jakinarazi beharko da. Musikan eta Arte Eszenikoetan jasotako eskaera kopuru altua ikusita, beharrezkotzat jo da haietara bideratutako dirua gehitzea.
Hori guztia kontuan izanik, xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau
EBAZTEN DUT:
Zuzkidura osoari zazpi mila ehun eta hogeita zazpi (7.127) euro gehiago eranstea, modu honetan banatuta:
a) Musikarako, bi mila ehun eta hogeita zazpi (2.127) euro.
b) Arte eszenikoetarako, bost mila (5.000) euro.
Donostia, 2016ko abenduaren 16a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.