EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016002

ERABAKIA, 2016ko abenduaren 14koa, Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofizialarena, zeinaren bidez sortzen baitira Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofizialaren datu pertsonalen fitxategiak.

Xedapenaren data: 2016-12-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201700018
Maila: Akordioa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak hauxe xedatzen du: Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez bakarrik sortu, aldatu edo kendu ahal izango dira Administrazio Publikoetako fitxategiak. Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko korporazio bat da, eta izaera juridiko propioa eta bere xedeak betetzeko jarduteko ahalmen osoa ditu, Profesionalen Elkargoei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legean ezarritakoaren arabera. Lege hori honako hauek aldatu zuten: 74/1978 Legea, abenduaren 26koa; 719/1997 Legea, otsailaren 14koa; ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretua, eta bere estatutu propioa.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua indarrean jartzeak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen) zenbait berritasun ekarri ditu, 53. eta 54. artikuluen bitartez, xedapenaren formari eta edukiari dagokienez. Horren ondorioz, fitxategia tratatzeko sistema zehaztu behar da: automatizatua, ez automatizatua edo partzialki automatizatua izan daiteke.
Esleituta ditudan eskumenak erabiliz, eta aipatutako legearen 20. artikuluan eta lege hori garatzen duen erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko, hau xedatzen dut:
Lehenengoa.– Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofizialaren fitxategiak erabaki honen eranskinetan jasotakoak izango dira.
Bigarrena.– Erabaki honen I. eranskinean jasotako fitxategiak sortzen dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta lege hori garatzeko erregelamenduaren 54.1 artikulua betez.
Hirugarrena.– Erabaki honen eranskinetan jasotako fitxategiak arautuko dituzte bakoitzarentzat zehaztuko diren xedapen orokor eta jarraibideek, eta aplikatu behar zaizkien goragoko mailako lege- eta erregelamendu-arauen pean egongo dira.
Laugarrena.– 15/1999 Legea garatzeko erregelamenduaren 55. artikulua betez, fitxategien berri emango da, Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskribatzeko, hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau probintziako aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.
Bosgarrena.– Erabaki hau probintziako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Donostia, 2016ko abenduaren 14a.
Gipuzkoako COGITIko dekanoa,
SANTIAGO BERASAIN BIURRARENA.
I. ERANSKINA
FITXATEGI SORTU BERRIAK
Fitxategia: ELKARGOKIDEAK
a) Fitxategiaren identifikazioa, hau da, zein izen duen eta zertarako den eta zertarako erabiltzeko asmoa dagoen.
a.1.– Fitxategiaren identifikazioa: elkargokideak.
a.2.– Helburua eta aurreikusitako erabilerak:
– Elkargokide egiaztatu eta inskribatuen erregistroa.
– Titulu, profesionalen jardun eta espezializazioen kontrola.
– Elkargokideen, akreditatuen eta inskribatuen gaikuntza profesionalaren egiaztapena.
– Bateraezintasun profesionalen kontrola.
– Kargu korporatiboen erregistroa.
– Elkargo-kuoten kudeaketa.
– Peritu judizial eta estrajudizialen zerrenda.
– Zuzenbide publikoko ahalak erabiltzearekin lotutako komunikazioak bidaltzea, esparru nazionalean eta nazioartekoan.
– Bitartekaritza eta arbitrajea.
– Zuzenbide publikoko beste edozein ahal estatutario erabiltzea.
b) Datuen jatorria, hau da, zein kolektiboren datu pertsonalak lortu nahi diren edo zein kolektibo dagoen datu pertsonalak ematera beharturik, datuak nola bilduko diren eta datu horien jatorria.
b.1.– Kolektiboa: Profesionalak, elkargokideak.
b.2.– Jatorria:
Interesduna edo bere legezko ordezkaria.
Biltzeko prozedura: Adskripzio-fitxak, adierazpenak, agiri bidezkoak edo telematikoak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta antolatzeko erabilitako tratamendu-sistema.
c.1.– Egitura:
Identifikazio-datuak: IFZ/NANa, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa.
Izaera pertsonaleko beste kategoria batzuk:
Ezaugarri pertsonalen datuak (jaioteguna - sexua)
Datu akademiko eta profesionalak:
– Dagokion elkargora adskribatzea.
– Alta-data eta, hala badagokio, adskripzio-elkargoarena ez den beste lurralde-esparru batean eginiko jardun profesionalaren komunikazioak, aldaketak eta elkargoan baja ematea.
– Elkargokide-zenbakia.
– Tituluaren jaulkipen-data eta unibertsitatea.
– Jardun profesionalaren modalitateak eta espezializazioak.
– Kargu korporatiboak.
– Gizarte-aurreikuspeneko erregimena.
Banku-datuak.
c.2.– Tratamendu-sistema: Fitxategi partzialki automatizatua.
d) Aurreikusitako datu-komunikazioak:
– Elkargo autonomikoetako kontseiluak eta lanbide bereko elkargo ofizialak.
– Beste lanbide batzuetako kontseiluak eta elkargoak, bai antzeko eskumenak erabiltzeko direnean bai lege batean horrela xedatuta dagoenean.
– Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoak, tokikoak eta erakunde publiko eskudunak, antzeko eskumenak erabiltzeko, lege batek horrela ezartzen duenean.
– Indarreko araudiaren ondoriozko beste edozein, lege-mailarekin.
(Interesdunek adostasuna eman dute).
e) Aurreikusitakoaren arabera, beste herrialde batzuetara egingo diren nazioarteko transferentziak:
Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko datu-transferentziarik ez da egiten edo ez dago aurreikusita.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofiziala.
g) Datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izateko zerbitzuak edo unitateak:
Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofiziala.
Zurriola hiribidea, 14 - Behea,
20002 Donostia (Gipuzkoa).
h) Segurtasun-neurrien maila: oinarrizko maila.
Fitxategia: ERREKURTSOAK, KEXAK, SALAKETAK ETA LANBIDE-ZEHAPENAK.
a) Fitxategiaren identifikazioa, hau da, zein izen duen eta zertarako den eta zertarako erabiltzeko asmoa dagoen.
a.1.– Fitxategiaren identifikazioa: errekurtsoak, kexak, salaketak eta lanbide-zehapenak.
a.2.– Helburua eta aurreikusitako erabilerak:
– Elkargoko profesionalen, akreditatuen eta inskribatuen jardueren aurka aurkeztutako erreklamazioen, kexen edota salaketen erregistroa.
– Kexak eta salaketak izapidetu eta ebaztearen kontrola.
– Jardun profesionalaren deontologia- eta diziplina-kontrola.
– Espedienteen izapidetzearen kudeaketa eta kontrola.
– Administrazio- eta jurisdikzio-bideko espedienteak izapidetzearekin lotutako errekurtsoak kudeatu eta kontrolatzea.
– Ziurtagiriak egitea.
– Ebazpenak eta epaiak bete eta betearaztea.
b) Datuen jatorria, hau da, zein kolektiboren datu pertsonalak lortu nahi diren edo zein kolektibo dagoen datu pertsonalak ematera beharturik, datuak nola bilduko diren eta datu horien jatorria.
b.1.– Kolektiboa: Elkargokide diren profesionalak, akreditatuak edo inskribatuak, salatzaileak eta interesdunak.
b.2.– Jatorria:
Interesduna edo bere legezko ordezkaria.
Biltzeko prozedura: Agiri-bidezkoa edo telematikoa, prozedurarekin lotutako salaketetatik edo erreklamazioetatik datozenak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta antolatzeko erabilitako tratamendu-sistema.
c.1.– Egitura:
Babes berezidun datuak, arau-hausteei buruzkoak:
– Informazio-eginbideei buruzko datuak, espedienteak izapidetzea eta ebazpenak eta epaiak bete eta betearaztea.
Identifikazio-datuak: IFZ/NANa, izen-abizenak, helbidea, pasaportea eta/edo bizileku- edo lan-baimena.
Izaera pertsonaleko beste kategoria batzuk:
Datu akademiko eta profesionalak:
– Elkargo-adskripzioa.
– Elkargokide-zenbakia, akreditatuarena edo inskribatuarena.
– Jardun modalitatea eta espezializazioa.
– Profesional akreditatu eta inskribatuen Europar Batasuneko estatu kideetako –jatorrikoak edo harrerakoak– agintari eskudunak.
Banku-datuak.
c.2.– Tratamendu-sistema: Fitxategi partzialki automatizatua.
d) Aurreikusitako datu-komunikazioak:
– Elkargo autonomikoetako kontseiluak eta lanbide bereko elkargo ofizialak.
– Jurisdikzio-organoak.
– Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoak eta tokikoak.
– Jarduerak izapidetu eta egikaritzeko beharrezkoak diren komunikazioak.
– Dagozkien profesionalen elkargo ofizialak.
Interesdunek adostasuna eman dute.
e) Aurreikusitakoaren arabera, beste herrialde batzuetara egingo diren nazioarteko transferentziak:
Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko datu-transferentziarik ez da egiten edo ez dago aurreikusita.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofiziala.
g) Datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izateko zerbitzuak edo unitateak:
Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Gipuzkoako Elkargo Ofiziala.
Zurriola hiribidea, 14 - Behea
20002 Donostia (Gipuzkoa).
h) Segurtasun-neurrien maila: maila ertaina.
Fitxategia: ELKARGO-ONIRITZIAK
a) Fitxategiaren identifikazioa, hau da, zein izen duen eta zertarako den eta zertarako erabiltzeko asmoa dagoen.
a.1.– Fitxategiaren identifikazioa: elkargo-oniritziak
a.2.– Helburua eta aurreikusitako erabilerak:
– Elkargokideen esku-hartze profesionalak erregistratu eta kontrolatzea.
– Oniritziaren xede den dokumentazio profesionala edo lana egin duen teknikariaren lege- eta elkargo-gaikuntza, titulazioa eta nortasuna egiaztatzea. Bateraezintasunak edo desgaitzen duten bestelako egoerak kontrolatzea.
– Oniritziaren xede den lan profesionalaren dokumentazioa zuzena eta formaz egokia dela egiaztatzea.
– Elkargokideen zerbitzu-sari profesionalen kobrantza kudeatzea, hala badagokio, aurretiaz hala eskatu badute.
– Estatistikak egitea.
b) Datuen jatorria, hau da, zein kolektiboren datu pertsonalak lortu nahi diren edo zein kolektibo dagoen datu pertsonalak ematera beharturik, datuak nola bilduko diren eta datu horien jatorria.
b.1.– Kolektiboa: Lizentzia behar duen instalazioan, eraikuntzan edo obran esku hartzen duten elkargokideak eta gainerako eragileak.
b.2.– Jatorria:
Interesduna edo bere legezko ordezkaria.
Biltzeko prozedura:
– Elkargokideek eta haien bezeroek emandako enkargu-oharrak edo aurrekontuak.
– Obrari, eraikuntzari edo instalazioari buruzko dokumentazio teknikoak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta antolatzeko erabilitako tratamendu-sistema.
c.1.– Egitura:
Identifikazio-datuak: IFZ/NANa, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa.
Izaera pertsonaleko beste kategoria batzuk:
Gizarte-egoerei buruzko datuak (egin beharreko lanaren datuak).
c.2.– Tratamendu-sistema: Fitxategi partzialki automatizatua.
d) Aurreikusitako datu-komunikazioak:
– Obran, eraikuntzan edo instalazioan esku hartzen duten eragileak (jabea, sustatzailea, eraikitzailea, segurtasun- eta osasun-koordinatzailea, eta beste teknikari fakultatibo batzuk).
– Administrazio publiko eskudunak.
– Jurisdikzio-organoak.
– Interesdun legitimoak: zerbitzu profesionalaren kontratatzaileak eta hartzaileak (interesdunek adostasuna eman dute).