EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016248

266/2016 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendaria izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600266
Xedapenaren data: 2016-12-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201605607
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Miren Begoña Arzalluz Loroño andrea Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.