EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2016247

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, segurtasun perimetraleko ekipamendua hornitu, instalatu eta mantentzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2016ko abenduaren 20ko Erabakia. Espedientea: 06-1200-16).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2016-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201605589
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
Kontratu-mota: hornidura.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 145.000 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 30.450 euro; guztizko emaitza hau da: 205.900 euro.
Burutzeko epea: 6 aste natural.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Gasteizko Becerro de Bengoa kalea, z.g. (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako moduan.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 31; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, eta data eta ordua aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko dira eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.