EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2015244

EBAZPENA, 2015eko irailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena; horren bidez, ingurumen-baimen integratua ematen zaio Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk Ortuellako (Bizkaia) La Orkonera auzoan sustatu duen hondakin ez-arriskutsuen konpostajerako eta kudeaketarako instalazioari.

Xedapenaren data: 2015-09-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201605532
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/02/05ean argitaratutako 2013/11/14ko EBAZPENA [201400530]

AURREKARIAK
2013ko abuztuaren 3an, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Ortuellako udalerrian dagoen hondakin ez-arriskutsuen konpostaje eta kudeaketarako instalaziorako.
Halaber, 2013ko uztailaren 30ean, enpresaren jarduera hirigintzarekin bateragarria dela egiaztatzeko eskaria egin zion Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk Ortuellako udalari.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2013ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko otsailaren 5ean.
Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2014ko irailaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Ortuellako udalari, URAri eta Osasun Sailari.
2015eko abuztuaren 7an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.
2015eko abuztuaren 24an, Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak proposamenari egindako alegazio batzuk aurkeztu zituen, gai hauei buruzkoak: bigarren atalean (A. puntuan) eskatzen den nahitaezko asegurua eta 030305 eta 100103 kodeekin identifikatutako produktuak Europako Hondakinen Zerrendan sartzea.
Alegazio horiek aztertuta, seigarren atala eta C.1.1 atala aldatu dira.
Hala ere, aipatutako hondakinen kodeak ez dira sartu C.1.1 atalean. Izan ere, ez da nahikoa informazio eman bakoitzarekin zer ongarri mota ekoitzi nahi den adierazteko, eta, gainera, eskaeraren gaia diren materialen produktu edo azpiproduktu direla egiaztatu, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 4. artikuluaren arabera.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean (Lege hori aldatu zuen arau honek: ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena) jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barne baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin erlazio teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurketen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen direnetako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arauaren xedea betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten herri-administrazioen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresaren kasuan, baimen hauek ematen dira: hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena, ibilgura isurketak egiteko baimena, atmosferara isurketak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortzeari eta lurzoruko eta lurpeko uretako kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak burutu ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituen administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatuak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Adierazitako aginduak aplikatuz, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresaren ingurumen-baimen integratuaren barruan daude Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.
Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments Industries» txostenaren edukia hartu da kontuan.
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren proposamen-ebazpena; 2015eko abuztuaren 7koa, Euskadiko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresari (egoitza soziala: C.7 Laga Bidea, 804. zk., P. 124, Bizkaiko Parke Teknologikoa, 48160 Derio; IFK: B-95727012) ingurumen-baimen integratua ematea hondakin ez-arriskutsuen konpostajerako eta kudeaketarako instalaziorako (helbidea: La Orkonera z/g, 48350 Ortuella), ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzekin.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.4.a) kategorian dago sartuta jarduera hori:
«5.4.– Arriskutsuak ez diren hondakinak balorizatzeko, edo balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik:
a) Tratamendu biologikoa.
Instalazioan egiten den hondakinak tratatzeko jarduera bakarra digestio anaerobikoa denean, jarduera horren gaitasun-atalasea eguneko 100 tonakoa izango da».
Instalazioan 6. taldeko ongarriak ekoitziko dira, ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuaren 5. artikuluko katalogazioaren arabera: konpostaje eta bermiragazkiaren ondorioz lortutako medeapen organikoa, konposta (2. zk.); eta medeapen organikoa, bermikonposta (5. zk.); eta kareharrizko medeapenak (5. zk.).
Instalazioa Orkonerako hondakin ez-arriskutsuen hondakindegian dago (UTM koordenatuak, X: 495.425, Y: 4.794.375).
Hondakin ez-arriskutsuen hiru tratamendu hauek egingo dira bertan:
● Hondakin organiko solidoak tratatzeko konpostajea (R3/D8 kudeaketa-operazioa), gehienez ere 80.000 tona hondakin organiko solido kudeatzeko eta 37.215 tona konpost ekoizteko ahalmenarekin.
● Likido organikoak tratatzeko arazketa elektriko fisiko-kimikoa (D9/R12 kudeaketa-operazioa), gehienez ere 48.000 tona hondakin organiko likido tratatzeko ahalmenarekin.
● Hondakin likidoen arazketa biologikoa (R3/D8 kudeaketa-operazioa), gehienez ere 48.000 tona hondakin organiko likido tratatzeko ahalmenarekin.
● Aireztapen-tuneletako deshidratazioa: (R3/D8 kudeaketa-operazioa), gehienez ere 80.000 tona hondakin tratatzeko ahalmenarekin.
Konpostaje-prozesuan hondakin organiko solidoak tratatu egiten dira. Horretarako, egurrezko ezpalekin nahasten dira, poltsetan paketatzen dira, hartzitu egiten dira, poltsetatik ateratzen dira, ondu egiten dira eta bahetu egiten dira. Poltsak zulatu egiten dira eta airea sartzen zaie turbina haizatzaile batzuen bidez, eta horrela gasen eta usainen isurketak minimizatzen dira. Prozesuaren emaitza bezala, egurrezko ezpalak bereizi egiten dira, berriz erabiltzeko, eta lortzen den konposta ongarri bezala merkaturatuko da, kalitate-baldintzak betetzen baditu. Saltzeko egokia ez den konposta hondakin bezala kudeatuko da, horretarako baimena duen kudeatzaileari entregatuta.
Arazketa elektriko fisiko-kimiko bidezko likido organikoen tratamendua eduki organiko handia duten likidoen kasuan erabiliko da. Horretarako, malutatzaile baten eraginpean jarriko dira likidoak (elektrokoagulazioa), eta oxidazio katalitikoa egingo zaie. Horrela, disoluzioko elementu koloidalak elkartuta urak eta lohi organikoa berezi daitezke, eta azken hori konpostajearen bitartez tratatu daiteke. Urak, bestalde, isuri egingo dira, baimen honetan ezarritakoa betez. Prozesu hau aplikatuko zaie % 95etik gorako hezetasuna duten hondakinei, baldin eta konpostaje edo deshidratazioaren bidez (LER kodearen arabera) hondakin horien ezin badira xurgatu, urte-sasoiaren edo eraginkortasunaren ondoriozko arrazoiengatik.
Arazketa biologikoaren prozesua eduki organiko txikiagoa duten hondakin likidoen kasuan erabiliko da. Horretarako, likidoa bermiragazki batean tratatzen da, aire zabalean. Bertan, materia organikoa degradatu egiten da, kontrolatutako hezetasuna duen inguru batean, zizareen jardunaren eraginez. Hartziduraren ondorioz sortzen den humusa kendu egingo da aldian-aldian, eta oinarria berroneratzeko zerrauts-geruza bat gehituko da. Urak, bestalde, isuri egingo dira, baimen honetan ezarritakoa betez.
Aireztapen-tuneletako deshidratazio-prozesua egiteko hondakinak oxigenazio-tunel itxi batean sartzen dira, batzuetan bakterio-karga gehigarri batekin, emaitza bezala lortzen den materialaren hezetasun erlatiboa txikia izan dadin. Oxigenoa gehituz eta karbono-iturri batekin nahasiz, materialaren biodegradagarritasuna ahalik eta gehien txikitu nahi da, horrela pisua eta hezetasuna gal ditzan. Horretarako, konpostajerako baliabide berak erabiltzen dira, bi tekniken bitarteko komun guztiekin, baina haizagailuak dituen eta egiteko honetarako bereziki prestatu den bereizitako eremu batean. Helburua zera da: materiala hondakindegira eramaterakoan hura deuseztatzeko baldintza ezin hobeetan egotea, hondakinak duen hezetasunaren arabera.
Tratamendua egiteko prozesuen berezko instalazioez gain, honako hauek ere badituzte: lehengaiak jasotzeko instalazio orokorrak (nahasgailuak, birringailuak eta baheak), gasolio-gordailu bat, eraldaketa-zentro bat, gai kimikoak gordetzeko lau biltegi, kamioen gurpilak garbitzeko instalazio bat, kamioentzako desinfekzio-arku bat eta suteen kontrako instalazio baten elementuak.
Sortutako hondakin-uren fluxuak honela sailkatzen dira: ur sanitarioak, aire zabaleko eremuetako euri-urak, hartzidura-tuneletako lixibiatuak, prozesu fisiko-kimikoaren ondoriozko iragazitako urak eta arazketa biologikoaren bidez tratatutako hondakinen ondoriozko urak.
Ur sanitarioak erabateko oxidazioa lortzeko sistema batekin tratatuko dira eta gero, aire zabaleko eremuetako euri-urekin batera, arazketa biologikoaren bermiragazkira eramango dira, isuri aurretik. Prozesu fisiko-kimikoan iragazitako urak zuzenean isuriko dira.
Hondakin solido organikoak jaso eta tratatzerakoan sor litezkeen atmosferarako emisioentzat xurgapenak egingo dira bi bioiragazkirekin. Bakoitzak 31.500 m
Arazketa elektriko fisiko-kimikoa eta arazketa biologikoa edukiontzi itxietan egingo dira, isurketak eta eragindako usainak minimizatzeko.
Sortutako hondakin arriskutsuak instalazioaren zerbitzu orokorren ondoriozkoak dira. Sortutako hondakin ez-arriskutsuak prozesuaren ondoriozkoak dira gehienbat, merkaturatzeko egokia ez den konposta eta konpostatutako materiala barruan izan duten poltsak kudeatzeko beharrak eragindakoak.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk hondakin ez-arriskutsuen konpostaje eta kudeaketako jardueretarako behar duen energia-kontsumoa honako hau izango da: energia elektrikoaren 607.000 kWh eta 182.000 litro gasolio.
Ur-kontsumoa 725 m3-koa izango da gutxi gorabehera. Oro har bioiragazkiak hezetzeko eta zerbitzu orokorretarako erabiliko da ur hori (langileen komunak, makineriaren garbiketa eta suteen kontrako sarea).
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresaren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:
● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries).
Proiektuak, besteak beste, hobekuntza tekniko baliagarritzat jo daitezkeen neurri hauek biltzen ditu:
1.– Ingurumen-kudeaketarako sistemak.
2.– Instalazioetan egiten diren jarduerei buruzko informazio guztia ematea.
3.– Mantentze-lanetarako errutinazko prozedura on bat izatea.
4.– Hondakinen bezero edo ekoizleekin harreman estua izatea.
5.– Prestatutako langileak izatea.
6.– Hondakinak jasotzeari buruzko ezagutza zehatzak izatea.
7.– Aurretiazko onarpeneko prozedura bat ezartzea.
8.– Onarpeneko prozedura bat ezartzea.
9.– Hainbat laginketa-prozedura ezartzea.
10.– Hondakinak jasotzeko instalazioak izatea.
11.– Irteten diren hondakinen analisia.
12.– Hondakinen tratamenduaren trazabilitatea.
13.– Nahasi eta konbinatzeko arauak.
14.– Banaketa- eta bateragarritasun-prozedurak.
15.– Hondakinen tratamenduaren eraginkortasuna.
17.– Intzidentzien erregistroa.
18.– Zarata eta dardarak kudeatzeko planak.
19.– Geldiaraztea.
20.– Energia sortzea eta kontsumitzea.
21.– Eraginkortasun energetikoa.
22.– Barne-ebaluazio konparatiboa.
23.– Hondakinak lehengai gisa erabiltzea.
24.– Biltegiratze-teknika orokorrak.
25.– Euste-hormak.
27.– Hondakinak biltegiratzea/pilatzea.
28.– Maneiatze-teknika orokorrak.
29.– Hondakin ontziratuak pilatzeko/nahasteko teknikak.
30.– Biltegiratzeko bereizketa-gida.
32.– Kanporako aireztapena erabiltzea birrintze- eta baheketa-operazioetan.
33.– Hondakin bereziak birrintzea eta kapsulatzea.
34.– Garbiketa-prozesuak.
35.– Estali gabeko hobiak, edukiontziak eta gordailuak erabiltzea.
36.– Erauzpen-sistemak izatea kutsadura gutxitzeko instalazio egokietan.
37.– Erauzpen-sistema kalibratuak tratamendu eta biltegiratze batzuetarako.
38.– Kutsadura gutxitzeko ekipoaren funtzionamendua eta mantentze-lanak.
39.– Gas-isurketa garrantzitsu inorganikoentzako garbiketa-sistemak.
40.– Ihesak detektatzeko eta konpontzeko prozedurak.
41.– Atmosferara isuritako konposatu organiko lurrunkorrak eta partikulak murriztea.
42.– Uraren erabilera eta kutsadura.
43.– Efluenteen zehaztapen egokia, efluenteak plantan bertan tratatzeko sistemen edo isurtzeko irizpideen kasuan.
44.– Efluenteari tratamendu-instalazioko sistemak saihesten ez uztea.
45.– Hondakin-urak jasotzea.
46.– Hondakin-urak bereiztea.
47.– Base zehatz oso bat izatea tratamenduko eremu guztietan.
48.– Euri-urak jasotzea.
49.– Tratatutako euri-urak eta hondakin-urak berrerabiltzea.
50.– Efluenteak kudeatzeko sistema egunero egiaztatzea eta erregistro bat izatea.
51.– Tratatutako efluentearen osagai arriskutsu nagusiak identifikatzea.
52.– Hondakin-urak tratatzeko teknika egokiak izatea hondakin-ur mota bakoitzarentzat.
53.– Hondakin-uren kontrolaren fidagarritasuna eta kutsaduraren murriztapenaren errendimendua handitzea.
54.– Tratatutako hondakin-uren osagai nagusiak.
55.– Hondakin-urak isurtzea.
56.– Oxigeno eta metal astunen behar kimiko eta biologikoen isurketa-mailak, eskuragarri dauden teknologia onenak erabiltzearekin lotutakoak.
57.– Hondakinak kudeatzeko planifikazioa.
60.– Instalazioko hondakinen inbentario bat izatea.
62.– Eremu operatiboen gainazalak hornitu eta mantentzea.
63.– Oinarri iragazgaitza eta drainatzea.
64.– Lurpeko ekipamendua eta instalazioa minimizatzea.
65.– Sistema biologikoetako biltegiratzea eta manipulazioa.
66.– Hondakin motak eta bereizketa-prozesuak.
67.– Digestio anaerobikoko teknikak.
69.– Tratamendu mekaniko-biologikoa egiteko teknikak.
70.– Tratamendu mekaniko-biologikoetako usainen, amoniakoaren, oxido nitrosoaren eta merkurioaren isurketak gutxitzea.
71.– Uretara isuritako guztizko nitrogenoa, amoniakoa, nitratoa eta nitritoa murriztea.
Bigarrena.– Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak Ortuellako udalerrian sustatutako hondakin ez-arriskutsuen konpostaje- eta kudeaketa-jardueretarako, honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila (600.000) euroko zenbatekoaz, honako arrisku hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.
B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak aldaketa horien berri emango du.
C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:
C.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Instalazioan balorizazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira, non horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen baitira.
C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (Erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EB Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EB Zuzentarauan xedatutakoa betez). Era berean, hondakinei kodeak esleitzeko eta horiek sailkatzeko Erabaki horretan xedatutakoa beteko da, bai eta 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen 1357/2014 zk. Erregelamendua (EB). Horren bidez, ordezkatu egin zen Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EB Zuzentarauaren III. eranskina, hondakinei buruzkoa eta zenbait zuzentarau bertan behera uzten dituena. Hortaz, jarraian identifikatutako hondakinak baino ez dira onartuko:
a) Hondakin organiko solidoen konpostajea (R3/D8 kudeaketa-operazioa): Konpostaje-prozesura bidaliko dira ondoko taulan zehazten diren kodea duten eta ekoizle batetik datozen hondakinak, bai eta hondakin likido organikoen arazketa elektriko fisiko-kimikoan eta hondakin likidoen arazketa biologikoan sortutako lohiak ere, baldin eta prozesu horietan kudeatutako hondakinak konpostaje-prozesua egiteko baimendutakoen baliokideak badira.
b) Likido organikoen tratamendua, arazketa elektriko fisiko-kimikoaren bidezkoa (D9/R12 kudeaketa-operazioa):
c) Hondakin likidoen arazketa biologikoa (R3/D8 kudeaketa-operazioa):
d) Aireztapen-tuneletako deshidratazioa (R3/D8 kudeaketa-operazioa):
Era berean, instalazioan onartu ahal izango dira azpiproduktuak, baldin eta Bikobi Tratamientos Biológicos SL enpresak hala direla egiaztatzen badu, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta organo honek espresuki baimena ematen badu aldez aurretik.
D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.
Balorazioa egiteko instalaziora iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako H atalean ezartzen dena betez.
Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko dokumentua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri) non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.
Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.
Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:
● Ez onartzeko arrazoia.
● Zer proposatzen den: beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea.
● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, derrigorrezkoa izango da dagokion onarpen-dokumentua aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.
● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.
Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.
Hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide tekniko eta giza baliabideak eskuragarri izan beharko ditu une oro. Onarpena baldintzatzen duten parametroen zehazpena beti eta partida guztietan egin beharko da homologatutako metodo baten bitartez eta laborategiko buru baten ikuskaritzarekin. Laborategiko burua zentroko langilea izango da eta titulu espezializatua eduki beharko du.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak ekipo erabilgarrien zerrenda bat aurkeztu beharko du, horiek kalibratzeko metodoei buruzko informazioa barne. Era berean, hondakinak onartzeko parametro bakoitzerako, erabilitako analisi-metodoak eta neurketaren zehaztasuna aurkeztu beharko dira.
Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, onarpen-dokumentu negatibo bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.
C.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.
b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio zehaztugabe edo lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
C.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.
a) Balorizatu beharreko hondakinak gordetzeko gehieneko epea bi urtekoa izango da.
b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
c) Instalazioan onartutako hondakinen biltegiratzea euria sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan egin beharko da.
d) Hautsezko hondakinak eta ontziratu gabe jasotakoak nabearen barruan multzotan edo/eta gelaxketan gordeko dira, tratamendua egiteko unea iritsi arte.
e) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin-mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.
f) Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Ortuellako Udalari.
g) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak C.1.1 atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.
C.1.5. Hondakin kudeatuen datuen erregistroa.
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak formatu fisiko edo telematikoko artxibo kronologiko bat eduki beharko du, non jasoko diren, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:
● Onartutako hondakinen jatorria (sorrera eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).
● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.
● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuen erregistroa (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).
● Biltegiratutako hondakinak instalazioko zer tokitan dauden.
● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.
● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako Kontrol eta Jarraipen Agiriarenak.
● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta frakzioa, pisuaren arabera.
Ebazpen honetako C.1.2 atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan arautzen den erregistroan jasoko dira, baita Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak gauzatu ditzakeen egiaztapenenak ere.
Hilero, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da erregistro horren indarreko urteko informazioa, hilabete bakoitzean egindako kudeaketa-lana bereizita: kantitatea, izaera, jatorria, garraioa, eta kudeatutako hondakinak balorizatzeko metodoa. Informazioa excel formatuan bidaliko da, honako posta elektroniko honetara: ippc@euskadi.eus
Era berean, bidalitako konpost-kantitatea erregistratuko da, bai eta zehaztapenetatik kanpoko produktuen kantitatea eta helmuga ere.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo ezabatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
C.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
C.2.1.− Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
C.1.2 atalean adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta gordetzeko baldintza eta kontrolen kalterik gabe, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL sozietateak bermatu beharko du honako baldintza hauek betetzen direla:
a) 506/2013 Errege Dekretuaren 14. artikuluan (kalitatea kontrolatzeko barneko sistemak) xedatutakoa bete beharko da, batik bat bitarteko teknikoak eta giza baliabideak esleitzeari dagokionez, bai eta dagokion maiztasuna betez kontrol analitikoak egiteari dagokionez ere.
b) Emaitza fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak 506/2013 Errege Dekretuan ezarritako balioen araberakoak direnean baino ezingo dira produktuak bidali.
c) Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren baimenak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira, honako xedapen hauetan ezarritako eskakizunak betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 Erregelamendua (EE), gizakiek jatekoak ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzeko osasun-arauak ezartzen dituena; Europako Batzordearen 142/2011 Erregelamendua (EB), 2011ko otsailaren 25ekoa, aipatu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 Erregelamendua (EE) aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.
C.2.2.– Kudeatutako produktuen bizitza-amaierarako bete beharreko baldintzak.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk sortutako konpostak izena emanda izan beharko du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren ongarrien erregistroan, eta ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuak ezarritakoa bete beharko du. Izen-emate horrekin lotutako edozein aldaketaren berri eman beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
C.2.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
C.2.3.1.– Baldintza orokorrak.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresaren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.
Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren hala behar denean.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Bioiragazkiak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen giro-tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
Proiektuan atmosferako kutsadurari aurrea hartzeko ezarritako neurriak beti beteko ditu.
Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
C.2.3.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresaren instalazioak –haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko B 09 10 05 01 kodea (konposta ekoizteko instalazio) eta B 09 10 09 07 (aurreko epigrafeetan zehaztu gabeko hondakinen beste tratamendu batzuk) dagozkio– honako foku hauek ditu katalogaturik, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz:
Foku ez-sistematiko horietakoren bat, batez beste, urtean hamabi aldiz baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala duela, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino gehiagokoa bada, isurtze-foku gisa araupetu beharko da.
Era berean, baldin eta urte jakin batean foku sistematiko batentzat ez badira baldintza horiek betetzen, urte horretan ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko, kontrol hori hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Dagokion ingurumena zaintzeko programa justifikatu beharko da inguruabar hori.
C.2.3.3.− Isuriaren muga-balioak.
Planta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
*Isuriaren muga-balioa C.2.3.5 puntua betetzeko ematen den informazioaren arabera kalkulatuko da.
Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak arautzen duena beteko da.
C.2.3.4.− Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren paragrafoko C.2.3.2 azpi-paragrafoan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurpen barreiatuak minimizatzeko, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
C.2.3.5.– Usainen inguruko baldintzak.
Instalazioak isurtzen dituen usainak zehaztu beharko dira. Ikerketa olfatometriko hori egiteko, pauta hauek jarraitu beharko dira:
● Iturri zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu beharko dira, eta horien usain-isurketak karakterizatu beharko dira.
● Usainen iturriak badaude, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta emaria zehaztu beharko dira.
● Era berean, 1. eta 2. fokuetako usainak tratatzeko unitateek usainak murrizteko duten eraginkortasuna ebaluatu beharko da.
● Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta emaria, eta usainaren murrizketaren zehaztapena arau honen arabera egingo dira: UNE-EN 13275:2004 «Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea».
● Usain-iturri bakoitzean hiru lagin hartuko dira gutxienez.
● UNE-EN 13275:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-isurketak.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresaren jarduerarekin lotutako emisioen usainen inpaktua ebaluatzeko, aipatutako ikerketa olfatometrikoa osatzeko usainen hedapenaren modelizazioa egin beharko da ere.
Modelizazio hori egitean eta horren emaitzak eta ondorioak aurkeztean, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratu duen Dispertsio-ereduak egiteko jardunbide egokien Gidan ezarritakoari jarraitu beharko zaio.
C.2.4.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.
C.2.4.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
1. isuria: Hondakin organikoen tratamendu fisiko-kimikoaren ondoriozko ur industrialak.
Hondakin organiko likidoak tratatzeko prozesutik eratorritako urak, arazketa elektriko fisiko-kimikoa eta oxidazio katalitikoa aplikatu ondoren.
Hondakin-ur motak: Industria-urak.
Ura ateratzeko modua: Zeharkakoa (galeriaren baten bidez).
Bitarteko jasotzailea: Triano ibaia.
UTM koordenatuak (ETRS 89): X= 495.549.
Y= 4.794.229.
EREMUA = 30.
UTM koordenatuak (ETRS 89): X= 495.352.
(Galeriako isuria) Y= 4.794.324.
EREMUA = 30.
2. isuria: Hondakin organikoen tratamendu biologikoaren ondoriozko ur industrialak eta beste efluente batzuk.
Hondakin organiko likidoak tratatzeko prozesuaren ondoriozko urak, arazketa biologikoa jasan dutenak; instalazioan sortutako ur biologikoak; euri-ur zikinak eta hartzidura-tuneletako lixibiatuak eta makineria garbitzearen ondoriozko urak.
Hondakin-ur motak: Industria-urak.
Ura ateratzeko modua: Zeharkakoa (galeriaren baten bidez).
Bitarteko jasotzailea: Triano ibaia.
UTM koordenatuak (ETRS 89): X= 495.549.
Y= 4.794.229.
EREMUA = 30.
UTM koordenatuak (ETRS 89): X= 495.352.
(Galeriako isuria) Y= 4.794.324.
EREMUA = 30.
C.2.4.2.– Gehieneko isuri-emariak eta -bolumenak.
1. isuria: Hondakin organikoen tratamendu fisiko-kimikoaren ondoriozko ur industrialak.
Urteko gehieneko bolumena: 32.000 m
Orduko puntako emaria: 10,67 m
2. isuria: Hondakin organikoen tratamendu biologikoaren ondoriozko ur industrialak eta beste efluente batzuk.
Urteko gehieneko bolumena: 48.000 m
Orduko puntako emaria: 16 m
C.2.4.3.− Isuriaren muga-balioak.
Ondorengo zerrenda honetan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako isurien muga-balioekin.
1. isuria: Hondakin organikoen tratamendu fisiko-kimikoaren ondoriozko ur industrialak.
5,5 eta 9,5 arteko pHa
Solido esekiak:<35 mg/l
OEK: <135 mg/l
OEB5: <40 mg/l
Olioak eta koipeak: <10 mg/l
Amonioa: <3 mg/l
Nitrogenoa guztira: <20 mg/l
Fosforoa guztira: <3 mg/l
2. isuria: Hondakin organikoen tratamendu biologikoaren ondoriozko ur industrialak eta beste efluente batzuk.
5,5 eta 9,5 arteko pHa
Solidoak airean: <35 mg/l
OEK: <135 mg/l
OEB5: <40 mg/l
Olioak eta koipeak: <10 mg/l
Amonioa: <3 mg/l
Nitrogenoa guztira: <20 mg/l
Fosforoa guztira: <3 mg/l
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzailearen kalitate-arauak bete behar dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketa-arauak ez-betetzea ez eragiteko.
Ez dira baimentzen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak, ezkutuko purgaketa izango bailirateke. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta dagokion isurketa-baimena eskatu.
C.2.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietan araberakoak izango dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:
1. isuria: Hondakin organikoen tratamendu fisiko-kimikoaren ondoriozko ur industrialak.
● Likido organikoak hartzeko putzua.
● Hasierako elektrokoagulazio-sistema, eta jarraian oxidazio katalitikoa egiteko amaierako prozesua, gehienez ere 12 m3/h-ko edukierarekin.
● Kontrol-kutxatila.
2. isuria: Hondakin organikoen tratamendu biologikoaren ondoriozko ur industrialak eta beste efluente batzuk.
● Likido organikoak eta lixibiatuak hartzeko putzua.
● Bermiragazki bidezko aspertsioa, gehienez ere 17 m3/h-ko edukierarekin.
● Kontrol-kutxatila.
C.2.4.5. Isuria ebakuatzea. Kontrol-kutxatila.
Kontrol-arketa bat jarriko da baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, eta haien bidez isurien lagin adierazkorrak hartuko dira eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko da. Arketak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ikuskatu ahal izan ditzan.
ARM/1312/2009 Aginduan ezarritakoarekin bat, kontrol-puntu horrek ebakuatutako bolumenak neurtzeko gailu bat izan beharko du eta, gutxienez, hustubidean zati estali bat izango du isuritako bolumenaren urteko batez bestekoa jakiteko garaieren aldian aldiko neurketen bidez. Sistema horren ordez, kasu horretan, zeharkako estimazioak erabili ahal izango dira. Aldez aurretik titularrak estimazioa egiteko sistema bat proposatu beharko du, eta Uraren Euskal Agentziak onartu beharko du hori.
Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko honako elementu hauek eduki beharko dira ezinbestez:
1. isuria: Hondakin organikoen tratamendu fisiko-kimikoaren ondoriozko ur industrialak.
● Emari-neurgailu totalizatzailea.
2. isuria: Hondakin organikoen tratamendu biologikoaren ondoriozko ur industrialak eta beste efluente batzuk.
● Emari-neurgailu totalizatzailea.
C.2.4.6.– Arazketa-prozesuko hondakinak eta beste hondakin batzuk.
Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan biltegiratuko dira.
Lohien tratamenduaren ondorioz iragazitako ura berriro bideratuko da instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko gaitasuna izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea debekatuta dago, edozein dela ere haien izaera eta utzita dauden lekua.
Horregatik, titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu ibilgu publikoetara irits ez daitezen produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar gordetzeko andeletan ustekabean sortutako isurketak, bai eta horiek ontziz aldatzerakoan sortutakoak.
Kasu bakoitzean lortutako azken hondakinak instalazio-esparrutik kanpo erretiratu eta garraiatuko dira, eta dagozkien araudiak bete beharko dituzte, horien helmugaren edo ondoren produktu edo azpiproduktu gisa izan dezaketen erabileraren arabera.
C.2.4.8.– Kolektorerako lotura.
Etorkizunean instalazioaren ingurutik saneamenduko kolektore orokor bat pasatzen bada, orain baimentzen den isuria horra konektatu beharko da, teknikoki bideragarri denean, eta idatziz jakinarazi beharko zaio organo honi.
C.2.4.9.– Isurketa-kanona.
Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 22/2013 Legearen 80. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, hau da isurketa-kanonaren zenbatekoa:
Isurketa-kanona = V x Pu
Pu = Pb x Cm
Cm = C2 x C3 x C4
Non:
V = Baimendutako isurketaren bolumena (m
Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren ezaugarrien arabera.
Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
1. isuria: Hondakin organikoen tratamendu fisiko-kimikoaren ondoriozko ur industrialak.
● Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatea Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren VI. eranskineko oharrean (*****) adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, 2013ko ekainaren 7ko Kantauriko Plan Hidrologikoak arautzen dituen helburuak.
Cm = 1,00 x 0,50 x 1,00 = 0,50
Pu = 0,04207 x 0,500 = 0,021035 euro/m
Isurketa-kanona = 32.000 x 0,021035 = 673,12 euro/urte
2. isuria: Hondakin organikoen tratamendu biologikoaren ondoriozko ur industrialak eta beste efluente batzuk.
● Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatea Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren VI. eranskineko oharrean (*****) adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, 2013ko ekainaren 7ko Kantauriko Plan Hidrologikoak arautzen dituen helburuak.
Cm = 1,00 x 0,50 x 1,00 = 0,50
Pu = 0,04207 x 0,500 = 0,021035 euro/m
Isurketa-kanona = 48.000 x 0,021035 = 1.009,68 euro/urte
Isurketa-kanona guztira= 673,12 + 1.009,68 = 1.628,80 = euro/urte.
Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, urte horri dagokion isurketa-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio administrazio eskudunak baimenaren titularrari.
Isurketa-kanona independentea izango da autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko (ULTB, 113.7 art.).
C.2.5.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balorizatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Ortuellako Udalari.
C.2.5.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Erabilitako olioak».
Identifikazioa: B95727012/ 4800287147/1/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A930//B0019.
EHZ: 13 02 05.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Makineriako olioa aldatzean sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
2. hondakina: «Berunezko bateriak».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/2.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8/14//A930//B0019.
EHZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzako berariazko eremuan jarrita eta identifikatuta dagoen edukiontzian biltzen da.
3. hondakina: «Metal astunak dituzten pilak».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/3.
Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C7/11/16/22//H6/14//A930//B0019.
EHZ: 200133.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk dituzten pilak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.
4. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten lanparak».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/4.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A930//B0019.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
5. hondakina: «Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/5.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C6/18//H6/14//A930//B0019.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.
Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.
6. hondakina: «Laborategiko hondakinak».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/6.
Hondakinaren kodea: Q7//D13//L40//C23/41//H8/3B//A930//B0019.
EHZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Laborategiko analisietan erreaktiboak erabiltzearen ondorioz sortzen da; produktu kimiko inorganikoak eta organikoak dauzka, gehienbat.
Hondakin horretarako identifikatutako potoetan jasotzen da, kutxa batean, sortzen den postuaren edo postuen ondoan.
7. hondakina: «Xurgatzaileak, iragazkiak eta zapiak (gai arriskutsuz kutsatutakoak)».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/7.
Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C41/51//H5//A930//B0019.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Xurgatzaileak eta zuntzak bildu eta elkartzen direnean sortzen da; olioz, disolbatzailez eta pinturaz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
8. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/8.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A930//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Ontzi hutsak biltzean eta taldekatzean sortzen dira; olioak eta pinturak eduki dituzten metalezko ontziak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuen inguruan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
9. hondakina: «plastikozko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/9.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A930//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Ontzi hutsak biltzean eta taldekatzean sortzen dira; olioak eta pinturak eduki dituzten plastikozko ontziak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuen inguruan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
10. hondakina: «Aerosolak (hondakin arriskutsuekin kutsatuta)».
Identifikazioa: B95727012/4800287147/1/10.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C41/51//H5//A930//B0019.
EHZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Ontzi hutsak biltzean eta taldekatzean sortzen dira; olioak eta pinturak eduki dituzten aerosolak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuen inguruan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota) definitzen dute, baita hondakina zein jarduerak eta zein prozesuk sortzen duen ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek segurtasun-neurri hauek izan beharko dituzte: Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritakoak, eta, bestalde, itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta, etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta, halaber, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izan beharko du.
e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasota dauden hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta segimendu-agiria bete beharko da.
h) Egiaztatu beharko da kudeatzaile baimenduaren instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen dituela.
i) Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du erabilitako olioa.
j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinei dagokienez, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
k) Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu,horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
m) Baldin eta Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
n) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako f) eta g) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta l) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
o) Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.
p) Amiantoa daukaten hondakinak aurkitzen baldin badira, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak amiantoaren ondorioz ingurumena kutsatzea prebenitu eta murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. art.) ezartzen diren exijentziak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren maneiatze-lanak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
C.2.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:
a) Ebazpen honen C.2.5 atalak hondakinen kudeaketarako printzipio hierarkikoei buruz dioenaren arabera, «saltzeko egokia ez den konpostaren» hondakinak kudeatzeko, balorizatu egingo dira eta ez dira hondakindegian utziko; sailburuordetza honetan ezabatzea ez den bestelako kudeaketa-proposamen bat egiaztatu beharko da, edo, arrazoi teknikoak, operatiboak, ekonomikoak eta abar direla medio, hondakina balorizatezko ezintasuna justifikatu beharko da.
b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak, materialen arabera, egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati, ontzi-hondakinen kasuan.
c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balioa ematea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.
d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako onarpen-agiria, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasota dauden hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
e) Hondakina hondakindegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraiki egingo da hondakinen karakterizazioa.
f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
g) Baldin eta Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
i) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako d) letran aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta h) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
j) Baldin eta hondakin ez-arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.
C.2.6.– Ontziak merkaturatzea.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
Era berean, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio, zeinaren bidez produktuaren kontsumitzaileari transferitzen baitzaio ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa emateko betebeharra.
Baldin eta Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren kantitateak gainditzen dituzten hondakinak sortu ahal izango dituzten ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:
● 250 tona, beira soilik bada.
● 50 tona, altzairua soilik bada.
● 30 tona, aluminioa soilik bada.
● 21 tona, plastikoa soilik bada.
● 16 tona, egurra soilik bada.
● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.
Bada, enpresaren prebentzio-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urtearen martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.
C.2.7.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak sustatutako jarduera ezartzean instalazioaren kokagunea den Orkonerako hondakindegiaren zigilatze-sekuentzia errespetatu beharko da. Horretarako, inpermeabilizatutako gainazalaren osotasuna gorde beharko da, bai eta hondakindegiaren titularrak egiaztatzen duen estalkiaren goiko geruza. Horretarako, titularrak «as built» proiektua entregatuko du, bai eta isuriontzia zigilatzeko obren amaierako ziurtagiria ere.
Hamabost egunez behin, lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena eguneratu egin beharko da, eta instalazio guztietarako kutsadura-arriskuaren ebaluazioa txertatu. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da txosten hori.
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi:
1.– Hondakindegiko biltegian hustu nahi badira soberakinak, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHko 50 mg/kg-ko balioa baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
4.– Murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da substratu harritsu osasuntsua. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e) atalari jarraikiz, betiere.
C.2.8.– Zaratari buruzko baldintzak.
Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk behar diren neurriak hartuko ditu, zertarako eta instalazioak kanpoko ingurumenera ez zabaltzeko Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.
● Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako; balioak eraikinaren garaiera orotan leihoa duten fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkio.
Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.
Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatu urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.
Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatu urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
● Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.
● Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.
● Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
Gutxienez, sustatzaileak ingurumen-baimen integratuaren eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioan jasotako neurriak hartu beharko dira (1. liburukia: oinarrizko proiektua. Erref. P11145IN1A, 2013ko abuztuaren 2ko eskaerarekin batera aurkeztu zena). Honako neurri hauek dira proposatutakoak:
– Zarata aldetik inpaktu handiena izan dezakeen makineria nabeen barruan dago (haizagailuak eta nahasgailua).
– Egunez bakarrik lan egitea.
– Zimendatze-bankada independenteak dituzten makinak.
– Xurgapenetako haizagailuen orekatzea eta isolatzea.
D) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:
D.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
a) Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak isurketen kontrola egin beharko du, honako informazio honen arabera:
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jartzen duen bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.
D.1.1.– Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
D.2.− Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
Titularrak egiaztatu beharko du zein baldintzetan isurtzen duen bitarteko hartzailera. Urteko kontrol kopurua honakoa izango da, aldizka eta modu erregularrean banatuta:
1. isuria: Hondakin organikoen tratamendu fisiko-kimikoaren ondoriozko ur industrialak.
● Sei (6) urtean.
2. isuria: Hondakin organikoen tratamendu biologikoaren ondoriozko ur industrialak eta beste efluente batzuk.
● Sei (6) urtean.
Kontrolak «erakunde laguntzaile» batek egin eta ziurtatuko ditu, eta baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Baldintzak betetzen dituztela joko da parametro bakoitza ezarritako mugaren azpitik dagoela egiaztatzen denean.
Kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Bilboko Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira formatu elektronikoan (jerrazkin@uragentzia.net), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbideratzeei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.
Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.
Egoki deritzonean, organo honek arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahal izango dio titularrari.
Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.
D.3.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako obligazioak betez, eta berauetan jasotako gomendioei men eginez, Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena aurkeztu beharko da. Horrek I. taldeko jarduera bati dagokion edukia izango du, organo honek garatutako eta web-gune honetan eskuragarri dagoen prozedura operatiboan zehaztutakoaren arabera:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da txosten hori.
Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da ere; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak ia eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
Bestalde, proposamen bat egingo da 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatutako oinarrizko edo hasierako egoerako txosten bat egiteko beharrari buruz, Batzordearen jakinarazpenak emandako jarraibideen arabera. Europako Batzordearen Jarraibideak emisio industrialei (2014/C 136/03) buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. atalaren eremuan, abiapuntuaren egoerari buruz ematen dituen gidalerroei jarraituz. Hemen dago eskuragarri dokumentu hori:
http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES
Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Baina ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria aurkeztuko da.
Edozein kasutan ere, beharrezkoa izango da, lehenik eta behin, modu zehatzean identifikatu behar dira ingurumen-baimen integratua duen instalazioak edo horrekin lotura teknikoa dutenek erabili, ekoitzi edo kanpora bidaltzen diren substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, tarteko produktuak, azpiproduktuak, hondakinak, etab.) eta horien kopuruak. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzeari dagokionez duen garrantzia baloratuko da, bai eta bitarteko horietan eragina izateko dagoen arriskua ere. Informazio eta datu horiekin eta instalazioko operatzaileak aurkez ditzakeen beste datu kuantitatibo batzuekin (lurzoruaren kalitateari buruzko aurreko ikerketak, lurpeko urek kontrol eta jarraipenaren emaitzak, etab.), organo horrek erabakiko du 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatutako oinarrizko txostena edo hasierako egoerari buruzko txostena egin behar izatearen inguruan. Txosten horretan jasoko da substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsaduraren egoera, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22 bis artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
D.5.− Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.
D.6.− Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http:www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko.
Kontrol analitikoak urtero bidaliko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, 506/2013 Errege Dekretuak xedatutakoa betetzeko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
D.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bategina.
Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina prestatu beharko du, non aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko baititu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.
E.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta, hala badagokio, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko C.2.5 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
E.2.– Jarduera etetea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresak instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren C.2.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
E.3.− Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere, aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
E.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioei antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurpenak biltzeko sistemak.
Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horren eraginez ez aurreikusitako isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.
h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.
i) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.
j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunean edo jardueraren kontrolean ondorio kaltegarriak eragin ditzakeen gorabehera edo arazoren bat gertatuz gero, sustatzaileak gorabehera edo arazo horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora idatzita), indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gertakari-mota.
● Jatorria eta kausak.
● Izandako ondorioak.
● Arazoa zuzendu edo eusteko hartutako neurriak.
● Jarduketak gauzatzeko epeak.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAKi eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora idatzita), eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gertakari-mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.
● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen estimazioa.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa konpontzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez. Inguruabarrak direla eta jakinarazpena epe horrekin ematerik ez dagoenean (aurreikusi gabeko mantentze-lanak egiteko geldialdiak, etab...), ahal bezain laster jakinarazi beharko dira geldialdiak, inguruabar horiek justifikatuz.
k) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egiteko, jardueraren titularrak lehenbailehen jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioan aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, etengabeko prozesu bati dagozkionak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne hartuta.
l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta legeria horrek agintzen dituen betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
F) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Ingurumen-adierazpena IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez bidaliko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
H) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia guztiz bete beharko dute, eta organo honen baimena jaso arte itxaron beharko dute.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, betiere.
Era berean, proiektatutako aldaketa Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskinean, edo ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean sartuta badago, hizpide dugun aldaketari baimena eman aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko zaio.
Baldin eta aldaketa ez badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean, baina bai horren II. eranskinean, organo honek gehienez ere hiru hilabeteko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion edo ez, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.
Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
l) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– Lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutako betez, eta kontuan izanda lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat egin den kokalekuan ezarriko dela instalazioa, Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk sustatutako jarduera lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozesua amaitzen denean baino ezin izango da hasi.
Laugarrena.– 16-I-01-000000000337 erregistro-kodea esleitzea Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SLk ustiatutako instalazioari. Horren helbidea da: La Orkonera auzoa z.g. 48350 Ortuella; eta kokalekua honako hau da: UTM 30N ETRS89, X: 495383.5070 Y: 4794218.0475, Z: 184 m.
Bosgarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komenigarria bada mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondorioz, isurketak nabarmen murriztu badaitezke, gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa bada.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumena Zaintzeko Programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Seigarrena.– Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresari eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:
Hiru hilabeteko epean:
● Lurzoruaren aurretiazko txostena, kontrolari buruzko proposamena eta oinarrizko txostenari buruzko proposamena (D.3 puntua).
● Ikerketa akustikoa aurkeztu beharko da, modelizazioaren bidez ezarritako mugak errespetatzen direla justifikatzeko aukera ematen duena (C.2.8 puntua).
Jarduera hasi aurretik:
● Erantzukizun zibileko asegurua (Bigarren A).
Instalazioak ezarri eta ondorengo hiru hilabeteetan:
● Sortutako hondakin ez-arriskutsuak eta arriskutsuak onartzeko agiriak (C.2.5).
● Lehen aurkeztutako eredu akustikoa egokia dela justifikatzeko neurketak aurkeztu beharko dira (C.2.8 puntua), bai eta C.2.3.4 puntuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko informazioa (altuera, diametroa, etab.).
● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arriskuaren ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Hondakinen Europako Hondakinen Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen).
Jarduera erabat edo hein batean hasi eta sei hilabete bete baino lehen:
● Usain-isurketak zehazteko ikerketa olfatometrikoa, usainen hedapenaren modelizazioa eta hasierako IKE txostena (C.2.3.5 puntua).
Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:
● Ebazpen honen seigarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epearen barruan, baldin eta interesdunak ez badu behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.
● Foku berri bat ezartzea dela-eta ILEen hasierako txostena bidaltzeko ezarritako sei hilabeteko epea ez betetzea (C.2.3.1 atala).
● Bikobi Tratamientos Biológicos SLren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen arautegian ezarritako kasuetan.
Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduko 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.
Zortzigarrena.– Titularrak 16-I-01-000000000337 identifikazio-kodea erabiliko du jarduerak egiterakoan, informazio hauek bidaltzeari dagokionez:
● Hondakin arriskutsuen ekoizpena.
● Hondakin ez-arriskutsuen ekoizpena.
● Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketa.
● Atmosfera kutsa dezakeen jarduera.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bikobi Tratamientos Biológicos Sostenibles SL enpresari, Ortuellako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 7a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.