EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016244

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2017. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201605520
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2016ko azaroaren 30ean egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Metro Bilbao SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2017. urterako ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.
Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz.
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzekoan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoan (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia), xedatutakoaren arabera.
2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. zenbakian zehaztutako aldia».
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitzaren kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.
2017. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabakitzen du:
Lehenengoa.– Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2017. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barnean direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
Bigarrena.– Erabaki honek 2017ko urtarrilean 1ean izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.
Euskadiko Prezioen Batzordeburuaren ordezkoa,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.