EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016244

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztu dituzten 2017. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201605517
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2016ko azaroaren 30ean egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako eskariei. Eskari horiek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2017. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzekoan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoan, xedatutakoaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitzaren kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.
2017. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabakitzen du:
Lehenengoa.– Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udal hauek aurkeztu dituzten 2017. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barnean dela:
1.– Antzuola, Aretxabaleta, Bergara eta Eskoriatzako udalak, Debagoieneko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da; Bergaran, berriz, 06:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, abenduaren 24an eta 31n –Bergaran salbu-, eta lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da (Bergaran 22:00etatik 06:00etara).
2.– Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armasko udalak, Debabarreneko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24a eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
3.– Ataun, Beasain, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegamako udalak, Goierriko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24a eta 31.
4.– Zumaiako udala, Urola Kostako eskualdekoa:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24a eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
5.– Azkoitia eta Azpeitia, Urola Erdiko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, eta abenduaren 24an eta 31n ere bai.
6.– Hondarribiko udala, Bidasoako eskualdekoa:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, eta abenduaren 24an eta 31n ere bai.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
7.– Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24a eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
8.– Lezoko udala, Oarsoaldea eskualdekoa:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24a eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
9.– Vitoria-Gasteizko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau lanegunetan, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da; baita ere, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta abenduaren 24an eta 31n. Halaber, irailaren 11n (Olarizu), 13:00etatik aurrera. Baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 4a (13:00etatik aurrera), 5a, 6a, 7a, 8a eta 9a (Gasteizko Jaiak).
(3) Tarifa hau ostiraletan eta jai bezperetan aplikatuko da 22:00etatik larunbat goizeko edo hurrengo jaieguneko 07:00etara; hor sartzen dira abuztuaren 4,5,6,7 eta 8ko bezperak ere.
(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
10.– Getxoko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
11.– Leioako Udala:

Bigarrena.– Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.
Euskadiko Prezioen Batzordeburuaren ordezkoa,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.