EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016243

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 28koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak esleitzen dituena 2016-2017 aldirako.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-11-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201605501
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/08/11n argitaratutako 2011/07/26ko 201100171 DEKRETUA
  • Ikus 2016/07/12an argitaratutako 2016/06/30reko EBAZPENA [201603102]

Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren bitartez, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu horren 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2016ko ekainaren 30eko Ebazpena eman zuen, 2016-2017 aldirako kanpo harremanen eremuan pertsonak espezializatzeko eta trebatzeko zortzi bekaren deialdia egiteko.
Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 7. artikuluaren bidez sortutako Hautaketa Batzordeak esleipen-proposamena egin du, dekretu horren 8. eta 10. artikuluei jarraikiz. Deialdiaren ebazpenean izendatu ziren Hautaketa Batzordeko kideak.
Hori guztia ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zehaztutako pertsonek aurkeztutako eskabideak ez onartzea beka horiek emateko hautaketa prozesuan parte hartzeko, bertan adierazitako arrazoiengatik
Bigarrena.– II. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak.
Hirugarrena.– III. eranskinean jasotako pertsonak ordezko izendatzea.
Laugarrena.– IV. eranskinean zehazten diren pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.
Kanpo Harremanetarako zuzendaria,
LEYRE MADARIAGA GANGOITI.
I. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN ESKABIDEEN ZERRENDA
a) 171/2011 Dekretuaren 3.1.c) artikuluan ezarritako baldintza ez betetzeagatik; alegia, eskatutako adina ez izateagatik.
Iñigo Regalado, Edurne.
b) 171/2011 Dekretuaren 3.1.d) artikuluan ezarritako baldintza ez betetzeagatik; alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik edo antzekorik eskuratzeagatik aurretik.
Alameda Blanco, Jon.
Azpitarte Lampón, Haizea.
Cacicedo O´Connor, Erin Barrier.
Cifuentes Axpe, Irati.
Mendizabal Trujillo, Irati.
Requejo Sastre, Julen.
Rodríguez Hernando, Jon.
II. ERANSKINA
AUKERATUTAKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
– Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:
Barrenetxea Jurado, Peio.
Castro Elosegui, Marcos.
Lauzurica Bajo, Jone.
Martín Múgica, Leire.
– Brusela, Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritza:
Gálvez García, Julio.
Lucas Areizaga, Sofía.
– Txileko Santiago, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza:
Belategui Pumar, Hegoi.
– Bogotá, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren Menpeko bulegoa:
Zearra Lezamiz, Leire.
III. ERANSKINA
ORDEZKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
– Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:
Pérez Barragán, Guillermo.
Trivelli Moglia, Sofía.
García Torre, Jon.
Garmendia Barrenetxea, Jon.
– Brusela, Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritza:
Iruretagoiena Udabe, Olatz.
Sainz De la Rica, Alejandra.
– Txileko Santiago, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza:
Ugarte Garbizu, Maider.
– Bogotá, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren menpeko bulegoa:
Fernández de Landa Aguirre, Joseba.
IV. ERANSKINA
BEKA UKATU ZAIEN HAUTAGAIEN ZERRENDA
a) Eskabidean atzera egiteagatik:
Erausquin Godoy, Amaia.
Garmendia Muñoz, Adrián.
b) Behar besteko puntuazioa lortu ez izateagatik:
Abarrategi Baamonde, Mikel.
Carrillo Martín, Nuria.
Imedio García, Alberto.
Puertas Paz, Iñigo.
Vara Villegas, Nerea.
Zarrabeitia Asensio, Alexander.