EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016243

236/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600236
Xedapenaren data: 2016-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201605492
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ernesto Sainz Lanchares jauna Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.