EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016243

233/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendaria izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600233
Xedapenaren data: 2016-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201605489
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Mikel Gurutzeaga Zubillaga jauna Garraio Azpiegituren zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.