EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016243

232/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600232
Xedapenaren data: 2016-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201605488
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/04/25ean argitaratutako 2013/04/16ko 201300329 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María Almudena Ruiz de Angulo del Campo andrea Garraio Azpiegituren zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.