EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016242

1683/2016 EBAZPENA, Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez ezeztatzen baita José Gregorio Pereira Arias jaunak Urologiako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko izendapena.

Xedapenaren zenbakia: 201601683
Xedapenaren data: 2016-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201605461
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
GERTAKARIAK
Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerentearen 735/2012 Ebazpenaren bidez, baimendu egin zen Jose Gregorio Pereira Arias jaunak lehiaketa-sistemaren bidez Urologiako Zerbitzuburuaren lanpostua betetzea. José Gregorio Pereira Arias jauna Barakaldo-Sestao ESIko Urologiako (San Eloy ospitalea) mediku fakultatibo espezializatuaren lanpostuaren titularra da.
2016ko azaroaren 15ean, José Gregorio Pereira Arias jaunak aurkeztutako idazkiaren bidez, jakinarazi du betetzen zuen lanpostuari uko egiten diola 2016ko abenduaren 31ko lanaldiaren amaitzen denetik aurrera.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
1.– Osasun Zerbitzuko Estatutupeko Langileen Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan-balditzak arautzen dituen akordioa, eta horretarako onartutako barne-arauak.
2.– Azaroaren 11ko 25571997 Dekretuak onartutako Osakidetzako estatutuen 15. art.
Beraz, zuzendaritza honek, legeak emandako eskumenez baliaturik, hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– José Gregorio Pereira Arias jaunak Urologiako Zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko izendapena ezeztatzea 2016ko abenduaren 31ko lanaldia amaitutakoan.
Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Pertsonaleko Zuzendaritzari eta Barakaldo-Sestao ESIri jakinaraztea.
Ebazpen honen kontra, Osakidetzako zuzendari nagusiari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen arabera.
Galdakao, 2016ko azaroaren 18a.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea.
(urtarrilaren 31ko 1/2014 Ebazpenaren bidez sinadura eskuordetuta)
Barrualde-Galdakao ESIko Pertsonaleko zuzendaria,
MIREN JOSU ORMAETXEA LEGARRETA.