EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016241

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baita 3. linean eta Artxandako tunelean eta beste geltoki berri batzuetan komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko telekomunikazio-azpiegiturak instalatu, muntatu, ustiatu eta kontserbatzeko trenbide-espazio publikoa okupatzeko baimena emateko prozedura.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2016-12-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201605453
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Baimenaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: 3. linean eta Artxandako tunelean eta beste geltoki berri batzuetan komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko telekomunikazio-azpiegiturak instalatu, muntatu, ustiatu eta kontserbatzeko trenbide-espazio publikoa okupatzeko baimena ematea.
b) Loterik: ez.
3.– Baimenaren epea:
a) Bost (5) urteko epea ezartzen da, telefonia operadorearekin sinatu beharreko akordioa sinatzen den unetik aurrera, eta, amaitzean, urtebeteko epeetan luzatu ahal izango da, gehienez ere 3, aldeetako edozeinek berariaz salatzen ez badu. Horrelakorik gertatuz gero, gutxienez 3 hilabeteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dio beste aldeari.
4.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Saila: Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina, 48001 Bilbao.
d) Telefonoa: 94 657 26 00.
e) Fax: 94 657 26 01.
f) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca-ren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
g) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 23an.
h) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Textu librea: trenbideko espazio publikoa okupatzeko baimena emateko).
5.– Berariazko betekizunak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.
6.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abenduaren 30eko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
d) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaerak onartzea: ez.
7.– Bestelako informazioak.
Baldintza partikularren pleguak emandakoa.
Bilbao, 2016ko abenduaren 12a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.