EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016241

EDIKTUA, adostasunik gabeko banantzeari buruz bideratutako 115/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201605438
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko banantzea. 115/2016.
Demandatzailea: Maria Elisa Ayala Umajinga.
Abokatua: Maria Aranzazu Perez Medina.
Prokuradorea: Maria Victoria Guillen Ortego.
Demandatua: Oscar Dario Monsalve Parra.
Gaia: banantzea.
Nik, Enrique Sierra Martinez-ek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, goian aipatutako 115/2016 prozedura (adostasunik gabeko legezko banantzea) bideratu da, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko 451/2016 epaia eman baita 2016-11-10ean; interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bulego judizial honetan.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4710). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Oscar Dario Monsalve Parra demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.