EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016240

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 648/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201605423
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako 648/2016 auzia.
Demandatzailea: Luz Celenia Mercedes.
Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.
Demandatua: Quintino Rodriguez.
Prokuradorea.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
577/2016 epaia eman da 2016-11-15ean, seme-alabentzako neurrietarako 648/2015 prozeduran; Luz Celenia Mercedesen eta Quintino Rodriguezen arteko prozedura izan da, azkenaren aurkakoa, eta Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Quintino Rodriguez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.