EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016240

EDIKTUA, 63/2016 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201605418
Maila: Ediktua
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Seigarren Sekzioa.
Errekurtsoa: L2 63/2016 apelazioa, prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Juan Cruz Bilbao Obieta, Jose Maria Careaga Anduiza eta Ramon Omaechevarria Izaguirre.
Abokatua: Jose Antonio Loidi Alcaraz, Alberto Urrutia Irazabal eta Alberto Urrutia Irazabal.
Prokuradorea: Maria Cruz Celaya Ulibarri, Francisco Ramon Atela Arana eta Francisco Ramon Atela Arana.
Alderdi errekurritua.
Gaia: judizio arrunta.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-09-30ean. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Ezetsi egiten da errekurtso hau: Jose M.ª Careaga Andiza eta Ramon Omaetxebarria Izaguirreren ordez Ramón Atela Arana prokuradoreak aurkeztutakoa; erroilu honen jatorria ere baden 128/2012 zenbakiko prozedura arrunteko autoetan, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko ZLUPeko epaileak emandako epaiaren aurka, Mundakako Lamiaran Industria Poligonoko Jabeen Suprakomunitatearen izenean Carlos Muniategui Landa prokuradoreak eta Juan Cruz Bilbao Obietaren izenean M.ª Cruz Bilbao Obieta prokuradoreak aurkeztutako errekurtsoa partez ezesten dut; errebokatu egiten da apelatutako epaia; horren ordez, José María Careaga Anduiza eta Ramón Omaetxebarria Izagirre arkitektoak eta Juan Cruz Bilbao Obieta aparejadorea kondenatzen dira, batera eta solidarioki, atzealdeko hormaren huts eta akatsak konpontzera, zehazki, Francisco José Campillo arkitektokoa prestatutako txostenean jasotakoarekin bat etorriz; absolbitu egiten ditut euren aurka aurkeztutako gainintzeko eskaeretatik; errekurtsoak ezetsi zaizkien apelatzaileei ezartzen zaizkie errekurtsootan sortutako kostuak; eta Jabeen Suprakomunitateak aurkeztutako errekurtsoak sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.
Auzialdi honetan aztertutako uziei dagokienez, errekurtsoa aurkeztu ez duten kondenatuetara –Proyectos Inmobiliarios Lamiaran, S.L., eta Proyectos Inmobiliarios Sutoi, S.L.– hedatuko dira instantzia honen eraginak; izan ere, haietarako kondena solidarioa eskatu da, zeina ezetsi egin baita LOEn oinarritutako arrazoi objektiboak direla-eta.
Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Errekurritzeko aurkeztu zuen gordailua itzul bekio Mundakako Lamiaran Industria Poligonoko Jabeen Suprakomunitateari, eta jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak eman beza itzulketa-agindua.
Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da auzitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, auzitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da auzitegi honek Banco Santander-en duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0063 16. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.
Argitalpena: sinatzen duten magistratu berberek erabaki eta eman zuten aipatu epaia, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2016ko azaroaren 11an, eta nik, Justizia Administrazioaren letratu naizenez, egiaztatu egiten dut guzti hori.
Proyectos Inmobiliarios Sutoi, S.L. eta Proyectos Inmobiliarios Lamiaran, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.