EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016240

75/2016 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, sinatu beharreko hitzarmen-eredu bat argitaratzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600075
Xedapenaren data: 2016-12-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201605412
Maila: Ebazpena
Gobernu Kontseiluak, 2016ko abenduaren 7ko bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu behar den lankidetza-hitzarmen baten eredua onartu zuen, udal titulartasuneko 0 eta 3 urte bitartekoentzako haur-eskolak sendotzeko hitzarmena izanik; beraz, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmen baten ereduzko testua, 0 eta 3 urte bitartekoentzako udal haur-eskolak sendotzeko hitzarmena izanik.Testu hori eranskinean dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 7a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.
ERANSKINA, ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILBURUORDEAREN ABENDUAREN 7KO 75/2016 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDALEKIN SINATU BEHARREKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA, 0 eta 3 URTE BITARTEKOENTZAKO UDAL HAUR-ESKOLAK SENDO DAITEZEN
Vitoria-Gasteiz, 2017ko aren (a).
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Alde batetik, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte Toledo.
Bestetik, «UDAL»(e)ko alkate «Izena».
ETA HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2016ko...(a)ren...(e)ko Aginduaren bidez (2016ko...(a)ren...(e)ko EHAA), deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalek laguntza-eskabideak aurkez zitzaten 0 eta 3 urte bitartekoentzako udal haur-eskolen eskaintza sendotzeko asmoz.
Bigarrena.– «UDAL»(e)ko Udalak, Haur Hezkuntzako bere jarduketa-eremuan, eskabide hori aurkeztu du, aipatutako aginduaren arabera.
Hirugarrena.– Hezkuntza Sailak, agindu horretan xedatutakoa oinarritzat hartuta eta 11. artikuluan adierazitako batzordeak proposatuta, «UDAL»(e)ko Udalak aurkeztutako eskabidea onartu du. Hori dela eta, hitzarmen hau sinatzen dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Lege-esparrua.
Hitzarmen honetan aintzat hartzen diren zehaztapenak Hezkuntzako sailburuaren...ko...(a)ren...(e)ko Aginduan ezarritakoaren esparruan daude. Agindu horren bidez egin zitzaien deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, 0 eta 3 urte bitartekoentzako udal haur-eskoletarako laguntza-eskabideak aurkez zitzaten.
Bigarrena.– Xedea.
Hitzarmen honen xedea da: hitzarmen hau sinatzen duen udalaren titulartasunekoa den haur-eskola mantentzen eta haren kalitatea hobetzen laguntzea, 2016ko irailaren 1etik 2017ko uztailaren 30era bitartean.
Hirugarrena.– Egin beharreko laguntza- eta hezkuntza-ekintzak.
Udalak laguntza- eta hezkuntza-proiektuan zehaztu dituen ekintzak egingo dira; haur-eskolan bertan egin eta mantendu beharko da proiektu hori, eta hitzarmenaren arabera horretarako sortu behar den jarraipen-batzordearen eskura.
Laugarrena.– Hartzaileak.
Hartzaile zuzena hitzarmen hau sinatzen duen udalaren titulartasuneko haur-eskola da, eta, azken finean, haur-eskola horretan hartutako seme-alaben familiak dira hartzaile.
Bosgarrena.– Aldeen ekarpenak.
Proiektuan jasotako helburuak lortzeko eta proiektuko ekintzak gauzatzeko, sinatzaileek ekarpen eta konpromiso hauek hitzartu dituzte:
A) Udal sinatzailearen aldetik:
A.1 – Ekarpenak.
– Azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuan zehaztutako giza baliabideak eta materialak; dekretu horretan daude ezarrita 0 eta 3 urte bitartekoen haur-eskoletarako gutxieneko eskakizunak.
– Haur-eskolak behar duen beste langile eta langile egokiak, alderdi hauek bete eta bermatzeko: kontrola, antolaketa, administrazioa, garbitasuna, mantentze-lanak eta bestelako zerbitzuak.
– Hezkuntza-proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko behar beste baliabide ekonomiko, Hezkuntza Sailaren diru-laguntzen bidez lor daitezkeenak kontuan hartu gabe.
A.2 – Konpromisoak.
– Hezkuntza Sailak emandako diru-laguntza udalaren titulartasuneko haur-eskola mantentzeko erabiltzea.
– Laguntza jaso duen proiektuaren garapena aztertzeko ardura duen jarraipen-batzordeari informazioa ematea, batzorde horrek eskatuz gero.
B) Hezkuntza Sailaren aldetik:
Ekarpen ekonomikoak
– 2017ko...(a)ren...(e)ko Ebazpenaren bidez (2017ko...(a)ren...(e)ko EHAA), Hezkuntza Sailak udal sinatzaileari «EUROAK» euroko diru-laguntza eman dio, 2016-2017ko ikasturtean zehar 0 eta 3 urte bitartekoen udal haur-eskolaren kostua finantzatzeko.
Laguntzaren xedea betetzen dela ikuskatuko du horretarako eratutako jarraipen-batzordeak.
Seigarrena.– Diru-laguntza ordaintzeko epeak.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak epe hauetan ordainduko du aurreko klausulan adierazitako diru-laguntza:
1.– «EUROAK1» euro, hitzarmena sinatu ostean, hitzarmen honen lehenengo klausulan aipatutako...ko...(a)ren...(e)ko Aginduari jarraituz Hezkuntzako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
2.– «EUROAK2» euro,...ko...(a)ren...(e)ko agindu horren 15. artikuluan adierazitako gastuen egiaztagiriak aurkeztu ostean.
Zazpigarrena.– Ez betetzea eta itzultzeko prozedura.
Udal sinatzaileak jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, baita aplika dakizkiokeen legezko interesak ere, baldin eta diru-laguntza eskatu eta eman zen helbururako erabiltzen ez badu, diru-laguntza emateko arrazoia izan zen jarduera egiten ez badu, diru-laguntza eskatzeko adierazitako xedeetarako erabili duela justifikatzen ez badu, edo, oro har, ez baditu betetzen...(e)ko...(a)ren...(e)ko Aginduan xedatutako betebeharrak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 53. artikuluak xedatutako betebeharrak edo hitzarmen honetan adierazitakoak. Horretarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura beteko da.
Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.
Zortzigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmena sinatzen den egunean bertan sartuko da indarrean, eta 2017ko ekainaren 30era arte egongo da indarrean.
Bederatzigarrena.– Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta horrek dakartzan ondorioak aintzat hartuko dira aplikatzean ager daitezkeen gorabeherak ebazteko.
Ados daudela egiaztatzeko, interesdunek hitzarmen honen bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
«UDAL»(e)ko alkatea,
«IZENA».