EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016240

2438/2016 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, María Pilar Isla Climente andrea Bilbao-Basurto ESIko Erizaintzako zuzendariordearen kargutik kentzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201602438
Xedapenaren data: 2016-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201605409
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen martxoaren 26ko 393/2014 Ebazpenaren bidez, María Pilar Isla Climente andrea Bilbao-Basurto ESIko Erizaintzako zuzendariorde izendatu zen.
María Pilar Isla Climente andreak, 2016ko azaroaren 17ko jakinarazpenaren bidez, Bilbao-Basurto ESIko Erizaintzako zuzendariordearen kargutik kentzea eskatu du.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Pilar Isla Climente andrea Bilbao-Basurto ESIko Erizaintzako zuzendariordearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2016ko abenduaren 29tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Erizaintzako Zuzendaritzari eta zerbitzu-erakunde honetako Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau interesdunari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko azaroaren 21a.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,
MICHOL GONZÁLEZ TORRES.