EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016239

IRAGARKIA, Irungo nazioarteko zubien azpitik eta Pierre Loti kaletik oinez eta bizikletaz ibiltzeko bideak egiteko proiektua idazteko laguntza teknikorako zerbitzuaren lizitaziorako. (Espedientea: 026SV/2016).

Xedapenaren data: 2016-12-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201605404
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 026SV/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Irungo nazioarteko zubien azpitik eta Pierre Loti kaletik oinez eta bizikletaz ibiltzeko bideak egiteko proiektua idazteko laguntza teknikoa.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: 6 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrogeita hemezortzi mila euro (58.000) gehi hamabi mila ehun eta laurogei euro (12.180) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurogeita hamar mila ehun eta laurogei euro (70.180).
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 5a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 60.000 eurokoa izan behar da.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, oinez edota bizikletaz ibiltzeko bideak egiteko hiru proiektu idatzi behar izan ditu.
b) Tituluak eta lantaldearen kideen curriculum vitae aurkeztu behar dira, beraien esperientzia egiaztatuz. Lantaldea, gutxienez, honako teknikari hauek osatu behar dute:
b.1.– Lantaldearen arduradunak egiaztatu behar du azken bost urteetan oinez edota bizikletaz ibiltzeko bideak egiteko proiektuak idatzi dituen lantaldearen arduraduna izan dela.
b.2.– Lantaldearen kide bat euskaraz jarduteko gai izan behar da. Hain zuzen, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 Mailari dagokion edozein titulu izan behar du.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 9a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: ponderazioa, guztira: 30 puntu.
A) Proiektua idazteko metodologiaren bideragarritasuna eta egokitasuna. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
B) Lanerako planaren bideragarritasuna eta egokitasuna. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
C) Proiektua paisaian integratzeko lanen kalitatea. Ponderazioa: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
D) Erakundeei eta gizarte-agenteei proiektua zabaltzeko prozedura. Ponderazioa: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
10.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko urtarrilaren 18a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko otsailaren 1a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.