EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016239

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 198/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201605402
Maila: Ediktua
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 198/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Axa Seguros, S.A.
Abokatua: Aitor Guisasola Paredes.
Prokuradorea: Gonzalo Arostegui Gomez.
Demandatua: Adela Perez Salicio.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2016-11-09an, eta honako hau da haren epaitza:
EPAITZA
Osorik baiesten dut Axa Seguros Generales sozietateak (Arostegui prokuradorea ordezkari duela) Adela Perez Salicio-ren aurka aurkeztu duen demanda; beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 1.183,82 euro gehi demanda jarri zen egunetik sortutako legezko interesak eta judizialak (PZLren 576. artikulukoak); gainera, prozesu honetan sortutako gastuak berariaz ezartzen zaizkio.
Adela Perez Salicio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2016ko azaroaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.