EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016239

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 5ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira diru-laguntzak euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-12-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201605395
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/11/16an argitaratutako 2015/11/10reko AGINDUA [201504888]
  • Ikus 2016/06/17an argitaratutako 2016/06/14ko AGINDUA [201602623]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 10eko Aginduaren bidez (azaroaren 16ko EHAA) iragarri ziren euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez (ekainaren 17ko EHAA) aldatu zen euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia iragartzen duen agindua.
Deialdi-aginduaren 11. artikulua betez, Hautaketa Batzordeak, eskabideen ebaluazioaren emaitzak jaso eta gero, deialdiaren oinarriak behar bezala aplikatu direla berrikusi du, baliabideak esleitu ditu eta ebazpen-proposamena egin du; ebazpen-proposamen horretan zehaztuko dira A motakoak edo B motakoak direla egiaztatzen duten taldeak eta bakoitzari zenbateko diru-laguntza dagokion, eta, hala badagokio, eskabidea ukatu zaien taldeak eta ukatzeko arrazoia.
Hautaketa Batzordeak, gainera, talde bakoitzak ezarritako helburuetan oinarrituz, kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa ezarri ditu laguntza egikaritzeko bakoitzari dagokion epeetan, eta ekoizpen zientifikoari, prestakuntza-gaitasunari, langileak erakartzeari eta funtsak atzemateari buruzko adierazle andana bat zehaztu du.
Aginduaren 14. artikuluaren arabera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, Hautaketa Batzordeak proposatuta, laguntzak ebazpen bidez emango ditu. Ebazpen horrek hauexek zehaztuko ditu erakunde onuradunei atxikitako ikertalde bakoitzarentzat: talde eskatzailea zein den, ebaluazioaren emaitza (A edo B motako talde gisa aitortzea edo, hala badagokio, ukatzea eta ukatzeko arrazoia), guztira esleitutako zenbatekoa eta kontzeptuen eta urtekoen araberako xehetasuna, eta kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa.
Artikulu horren arabera, ebazpen ez zaie banan-banan jakinaraziko erakunde onuradunei, eta, denek jakin dezaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 2016an.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 10eko Aginduaren babesean (azaroaren 16ko EHAA) euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jardueretarako laguntza hauek ematea:
I. eranskina: A motako egiaztatutako taldeak.
II. eranskina: B motako egiaztatutako taldeak.
III. eranskina: Esleitutako zenbatekoa guztira, kontzeptuen araberako xehetasuna eta laguntzaren denborazko banakapena.
IV. eranskina: Ukatutako eskabideak.
V. eranskina: Kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa.
Bigarrena.– I. eta II. eranskinetan egiaztatutako taldeek –III. eranskinean ageri ez direnak– ez dute laguntzarik jaso aurrekontu-kreditua amaitzeagatik.
Hirugarrena.– Eredu normalizatu baten bidez onartuko da laguntza, deialdi-agindu honen 15. artikuluan ezarri bezala.
Laugarrena.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun diren erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:
Bosgarrena.– Jarraipena eta kontrola. Urtero, segidako txosten hauek aurkeztuko dituzte erakunde onuradunek, deialdi-agindu honen 17. artikuluan ezarri bezala: laguntza egikaritzeko jarraipen ekonomikoko txostena eta ekoizpen zientifikoaren jarraipen-txostena
Seigarrena.– Agindu honen 15.1 artikuluan zehaztu onarpen-prozedura betetakoan, honela ordainduko dira laguntzak:
– Lehenengo urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehenengoa, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 56. Bigarrena, gainontzeko % 44a, hurrengo urtean, behin 17. artikuluaren 1. eta 2. ataletan zehaztu txosten zientifikoak eta ekonomikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50 gutxienez egikaritu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
– Bigarren urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehenengoa, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50. Bigarrena, gainontzeko % 50a, hurrengo urtean, behin 17. artikuluaren 1. eta 2. ataletan zehaztu txosten zientifikoak eta ekonomikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 80 gutxienez egikaritu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
– Hirugarren urtean, lehenengo libramendu bat egingo da, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50; bigarren libramendua, aldiz, behin 17. artikuluaren 1. eta 2. ataletan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehenengo hirurteko (2016-2018) likidazioaren emaitzei egokitutakoa izango da.
– Laugarren eta bosgarren urteko ordainketak bigarren urterako adierazi den bezala egingo dira.
– Seigarren urteko ordainketak hirugarren urterako adierazi den bezala egingo dira.
Diru-laguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenaren arabera bermatuko da; dekretu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura emango diren diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra, eta diru-laguntzen kudeaketan parte hartuko duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, horien erregimena eta obligazioak ere aipatzen dira.
Zazpigarrena.– Baldin eta deialdi honetan zehaztutako baldintzaren bat betetzen ez badute onuradunek, ezin izango dute laguntza eskuratu, eta, eskuratu badute ere, jaso dutena itzuli beharko dute, legezko interes eta guzti, kopurua ordaindu zitzaienetik aurrera hasita.
Zortzigarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 5a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
I. ERANSKINA
A MOTAKO EUSKAL UNIBERTSITATE-SISTEMAKO IKERTALDEAK
II. ERANSKINA
B MOTAKO EUSKAL UNIBERTSITATE-SISTEMAKO IKERTALDEAK
III. ERANSKINA
A MOTAKO IKERTALDEAK. EMANDAKO ZENBATEKOAK
IV. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
V. ERANSKINA
2016-2021 ALDIRAKO KALITATE-ADIERAZLEAK ETA EMAITZEN EBALUAZIOA, DIRUZ LAGUNDUTAKO IKERTALDE BAKOITZARENA