EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016239

HUTSEN ZUZENKETA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduarena, zeinaren bidez beka-deialdia egiten baita nautika- eta arrantza-arloko ikasketak egiteko 2016-2017 ikasturtean honako ikastetxe hauetan: Blas Lezo – Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.

Xedapenaren data: 2016-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201605389
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/12/05ean argitaratutako 2016/11/23ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201605189]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada; betiere, testua argitarazteko agindu duen organoaren eskaria dela medio.
Halako hutsak atzeman dira honako agindu honen gaztelaniazko testuan: Agindua, 2016ko azaroaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez beka-deialdia egiten baita nautika- eta arrantza-arloko ikasketak egiteko 2016-2017 ikasturtean honako ikastetxe hauetan: Blas Lezo – Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean. Agindu hori argitara eman zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 231. zenbakian, 2016ko abenduaren 5ean. Bada, honela zuzenduko dira:
Gaztelerazko bertsioan:
Ebazpenen bigarren puntuan, 2016/5189 (2/12) orrialdean:
Honela dioen tokian:
«2.– El plazo de presentación de solicitudes es de quince días mes, contado a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco».
Honako hau esan behar du:
«2.– El plazo de presentación de solicitudes es de quince días, contados a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco».
Euskarazko bertsioan:
«Ebazten dut» eta bigarren ebazpenean, 2016/5189 (11/1 eta 11/2) orrialdeetan:
Honela dioen tokian:
«EBATEN DUT:
Lehenengoa.– 1.– Beka-deialdia egitea 2016-2017 ikasturtean nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko honako ikastetxe hauetan: Blas Lezo – Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.
2.– Eskabideak aurkezteko epea hamabots egunekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»
Honako hau esan behar du:
«EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 1.– Beka-deialdia egitea 2016-2017 ikasturtean nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko honako ikastetxe hauetan: Blas Lezo – Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.
2.– Eskabideak aurkezteko epea hamabost egunekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»