EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016239

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201605386
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/14an argitaratutako 2016/06/21eko EBAZPENA [201603141]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2016ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez, berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.
2016ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Marta Macho Stadleri ematea berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Saria; hala, 14.400 euro emango zaizkio, sari hau baloratzeko irizpideak ondoen bete duen hautagaia izateagatik. Horrela, epaimahaiak aintzatespena zabaldu nahi die hezkuntza-maila guztietan lan egiten duten irakasle askori, adar zientifiko-teknologikoak aukeratzen dituzten neska eta gazteei ahalduntzen laguntzeagatik.
Horretaz gain, epaimahaiak nabarmendu nahi du haren ibilbide zientifikoa, lehen pausotik bideratuta egon baita matematika eta ezagutza zientifikoa emakumeen artera hurbiltzera eta zabaltzera eta, era berean, emakume zientzialariak aldarrikatzera eta haien ekarpenak ikusgai egitera.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 23a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.