EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016238

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2016ko azaroaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egiteko dena.

Xedapenaren data: 2016-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201605362
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/11/25ean argitaratutako 2016/11/16ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201605011]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan, euskarazko bertsioan: «Ebazpena, 2016ko azaroaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egiteko dena» (2016ko azaroaren 25eko EHAA, 224. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko bertsioan, 2016/5011 (36/20) II. eranskina, lanpostuaren zenbakia 12,
Honako hau dioen lekuan:
«12.– Lehiaketa epaitu behar duen batzordea. Kategoria: Irakasle agregatua. Jakintza-arloa: Elikagaien Teknologia. AGC8L1- D00101-16 (elebiduna).
Batzorde titularra:
Alfredo Palop Gómez. Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa. Unibertsitateko katedraduna.
M.ª Dolores Garrido Fernández. Malagako Unibertsitatea. Unibertsitateko katedraduna.
Ana Isabel Nájera Ortigosa. UPV/EHU. Unibertsitateko irakasle titularra.
M.ª Soledad Vicente Martín. UPV/EHU. Irakasle agregatua.
José Antonio Beltrán Gracia. Zaragozako Unibertsitatea. Unibertsitateko irakasle titularra».
Honela esan behar du:
«12.– Lehiaketa epaitu behar duen batzordea. Kategoria: Irakasle agregatua. Jakintza-arloa: Elikagaien Teknologia. AGC8L1- D00101-16 (elebiduna)
Batzorde titularra:
Alfredo Palop Gómez. Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa. Unibertsitateko katedraduna.
M.ª Dolores Garrido Fernández. Murtziako Unibertsitatea. Unibertsitateko katedraduna.
Ana Isabel Nájera Ortigosa. UPV/EHU. Unibertsitateko irakasle titularra.
M.ª Soledad Vicente Martín. UPV/EHU. Irakasle agregatua.
José Antonio Beltrán Gracia. Zaragozako Unibertsitatea. Unibertsitateko irakasle titularra».