EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016238

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko azaroaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Irakasle Funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketarako deia egiteko dena».

Xedapenaren data: 2016-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201605361
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/11/28an argitaratutako 2016/11/16ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201605055]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan, euskarazko bertsioan: «Ebazpena, 2016ko azaroaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Irakasle Funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketarako deia egiteko dena» (2016ko azaroaren 28ko EHAA, 226. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko bertsioan, 2016/5055 (33/14) I. eranskina, lanpostuaren zenbakia 6,
Honako hau dioen lekuan:
«Lanpostuaren zenbakia: 6. Kodea: TUC8/1-D00112-52. Kidegoa: Unibertsitateko irakasle titularrak. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa». Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Ingurumenaren Zientzia eta Teknologia», «Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarrizko Eragiketak» eta «Teknologia Kimikoa».»
Honela esan behar du:
«Lanpostuaren zenbakia: 6. Kodea: TUC8/1-D00112-52. Kidegoa: Unibertsitateko irakasle titularrak. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa». Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna (gaztelania-euskara-ingelesa); Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Ingurumenaren Zientzia eta Teknologia», «Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarrizko Eragiketak» eta «Teknologia Kimikoa».»