EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016237

IRAGARKIA, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak jasaten edo jasan dituzten lurzoruen inbentarioa eguneratzen duen agindu-proiektua jendaurrean jartzekoa.

Xedapenaren data: 2016-11-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201605338
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak jasaten edo jasan dituzten lurzoruen inbentarioa eguneratzen duen agindu-proiektua landu du. Eguneratze hau, ingurumen-organo honek 2016ko ekainaren 30ean daukan informazioan oinarritzen da.
Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 46. artikuluak xedatzen duen moduan, lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat jasaten edo jasan duten lurzoruen inbentarioari gutxienez bost urtean behin berrikuspen orokorrak egingo zaizkio, berrikusteko prozeduraren esparruan behar den parte-hartze publikoa bermatuz.
Xede horretarako, agindu-proiektua jendaurrean jarri da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 46. artikuluaren arabera; eta erabaki da nahikoa dela iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun balioduneko epea interesdunek egoki irizten dieten alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Proiektuaren testua herritarren esku egongo da Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren webgunean (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.