EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016237

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioarentzat lan egiten duten langileen osasuna zaintzeko kanpoko prebentzio-zerbitzua modalitatearen bidezko «laneko medikuntza» espezialitatea kontratatzeko dena (Espedientea: A-020-DAPJ-206).

Xedapenaren data: 2016-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201605331
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobenantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobenantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Gobenantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 84 96.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-01-03.
d) Espediente-zenbakia: A-020-DAPJ-2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioarentzat lan egiten duten langileen osasuna zaintzeko kanpoko prebentzio-zerbitzua modalitatearen bidezko «laneko medikuntza» espezialitatea kontratatzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Burutzeko tokia: lurralde historiokoetako hiru hiriburuetan.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2019ko abenduaren 31.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 85121100-4.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien pleguko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.
1) Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak: haztapena, guztira: 51 puntu.
– Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2 puntua.
– Mediku-azterketak egingo diren osasun-etxeen eta lantokien arteko hurbiltasuna, 45 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2 puntua.
2) Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk: ez.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 131.670,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 119.700,00 euro. Zenbatekoa, guztira: 126.000,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
– Behin-behinekoa: ez.
– Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. Ekonomia- eta finantza-eskakizunak: amaitutako azken hiru urteetako urteko gutxienez 100.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena kreditatu beharko dute enpresa lizitatzaileek Gaitasun tekniko eta profesionaleko betekizunak: lizitatzaileek gutxieneko 83.000 euro egin behar izan dute azken bost urteetatik bolumen handiena izan duten urtean, kontratu honetako antzekoak eta berdinak diren zerbitzuetan, hau da, osasun eta gizarte-laguntzako zerbitzuetan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 9a, 12:00ak arte.
b) «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia, Zerbitzu Zuzendaritza, Gobenantza Publiko eta Autogobernu Sailekoa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 161. artikuluaren arabera.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:
– Erakundea: Gobenantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II-ko 1. bilera-gela).
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna eta ordua: «C» gutun-azala: 2017-01-13Ko 10:30etan.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 1a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.